Solana kanpora! Gerrari ez! Inprimatu
2015/09/24

DONOSTIA: Elkarretaratzea: "Gerrari ez!, Solana kanpora!" Irailaren 29an, asteartean, 17:00etan Zuloaga Plazan

Donostia 2016 eta Globernancek antolaturik, datorren asteartean, hilak 29, arratsaldeko 17:30ean, NATOko Idazkari Orokor ohia den Javier Solanak hitzaldi irekia eskainiko du San Temo Museoan. Horregatik Asteartean 17:00etan konzentrazioa egingo da Zuloaga Plazan.

1.- Gerrari ez!
AEBeko eta Europar Batasunako kapitalek beraien interes kultural, politiko eta, batez ere,  ekonomikoak (TIPP) mundu osoan inposatzeko ez dute inolako erreparorik izan, behar izan dutenean, milioika kaltetu eragin dituzten gerrak pizteko. Ezagunak dira NATOk Yugoslavian, Iraken, Afganistanen, Libian eta azkenaldi honetan, Ukranian eta Sirian izan duen esku hartze zuzena. Sarraskia, miseria eta sufrimendua zabaldu dute gerraren bidez mundu osoan. Azken hilabeteotan ikusgarria egin den Errefuxiatuen krisia, beraiek sortutako gerraren ondorio zuzena besterik ez da. Eta, nahikoa ez balitz, inork ez daki zenbat izan diren egin dituzten ezkutuko operazio operazio militarrak eta eragindako kalteak? Horregatik guztiarengatik, GERRARI EZ izan da eta izango da gure lelo politikoa

2.- Euskal Herriak NATOri ez esan zion 1986ko erreferendumean
Gutxi, oso gutxi izan dira gure herriari hitza emateko izan dituen aukerak. Lehena, Espainiako Konstituzioaren ingurukoa izan zen, eta arrazoi politiko eta sozialengatik, Euskal Herriak EZ esan zion. Tamalez, Estatu espainolak ez zuen erabakia errespetatu. Bigarren aukera, NATOren ingurukoa izan zen. Orduan ere, Euskal Herriak EZ esan zion NATOri, ez gerrari, baina orduan ere euskaldunon erabakia ez zuten errespetatua izan.

3.- Nafarroako Bardeak, NATOren maniobra leku
Eta, geroztik, ehunka izan dira Nafarroako Bardeetan Euskal Herriaren nahia bortxatuz NATOk egin dituen maniobra militarrak. Eta egiten jarraitzeko asmoz dute, besteak beste, datorren astean hasi eta azaroaren 6a bitartean luzatuko diren Tridente Juncture 2015 izeneko NATOren maniobra erraldoiek, Bardeetan ere izango baitute kokalekua. Gerra berriak prestatzen ari dira Bardeetako lurretan eta horrelakorik ez dugu nahi. Ekimen horretan gainera, milaka milioi euro xahutuko dituzte, beren gerrak sorturiko errefuxiatuen edota beren Europar Batasunaren ereduak eta politika ekonomikoak eragindako milioika langabetu eta baztertuen egoera hobetzeko dirurik ez dagoela esaten duten bitartean. Bardeetatik NATO kanpora.

4.- Javier Solana NATO eta PSECeko arduraduna kanpora
Eta horregatik guztiarengatik gaur, DSS2016k eta Globernancek gonbidatua duten Javier Solana, Euskal Herritik kanporatzea eskatzen dugu. Politikari hau 1995-1999 bitartean NATOko Idazkari Orokora ohia izan zen. Bere garaian NATOri ez esateko 50 arrazoi izeneko manifestua idatzi zuena, NATOko idazkari Orokorra bihurtu zen. Nahikoa ez balitz, bera izan zen ere Mister PSEC ospetsua, hau da, Europar Batasunako Kanpo Politika eta Segurtasun Bateratuaren arduraduna eta EUFOR (Europako Indar Armatuen) Komandantea, 1999-2009ra. Bi hitzetan esanda, hamabost urtez NATO eta Europar Batasunaren operazio militarren arduradun politikoa da Solana, milika eta milika heriotzen eta milioika lagun miseriaren arduradun nagusiena. Horregatik diogu Solana kanpora.

5.- DSS2016, horrelako ordezkari politikorik ez Donostian
Bukatzeko, duela gutxi Europar Batasun antisozialeko Komisario nagusia izan zen Barroso egon zen Donostian, DSS2016k gonbidatua. Orain, DS2016ek NATOko Idazkari Orokor ohia den Javier Solana gonbidatu du... Hori al da 2016k Donostia Europako Kultur Hiriburua ulertzeko duen modua? DS2016ren politika hori salatu nahi dugu eta horrelakorik errepika ez dadin eskatzen dugu, GURE IZENEAN EZ, BEHINTZAT. SOLANA KANPORA!

Kortxoenean biltzen garen dinamika sozial ezberdinetako kideak

1.- Gerrari ez!

AEBeko eta Europar Batasunako kapitalek beraien interes kultural, politiko eta, batez ere, ekonomikoak (TIPP) mundu osoan inposatzeko ez dute inolako erreparorik izan, behar izan dutenean, milioika kaltetu eragin dituzten gerrak pizteko. Ezagunak dira NATOk Yugoslavian, Iraken, Afganistanen, Libian eta azkenaldi honetan, Ukranian eta Sirian izan duen esku hartze zuzena. Sarraskia, miseria eta sufrimendua zabaldu dute gerraren bidez mundu osoan. Azken hilabeteotan ikusgarria egin den Errefuxiatuen krisia, beraiek sortutako gerraren ondorio zuzena besterik ez da. Eta, nahikoa ez balitz, inork ez daki zenbat izan diren egin dituzten ezkutuko operazio operazio militarrak eta eragindako kalteak? Horregatik guztiarengatik, GERRARI EZ izan da eta izango da gure lelo politikoa.

2.- Euskal Herriak NATOri ez esan zion 1986ko erreferendumean.

Gutxi, oso gutxi izan dira gure herriari hitza emateko izan dituen aukerak. Lehena, Espainiako Konstituzioaren ingurukoa izan zen, eta arrazoi politiko eta sozialengatik, Euskal Herriak EZ esan zion. Tamalez, Estatu espainolak ez zuen erabakia errespetatu. Bigarren aukera, NATOren ingurukoa izan zen. Orduan ere, Euskal Herriak EZ esan zion NATOri, ez gerrari, baina orduan ere euskaldunon erabakia ez zuten errespetatua izan.

3.- Nafarroako Bardeak, NATOren maniobra leku.

Eta, geroztik, ehunka izan dira Nafarroako Bardeetan Euskal Herriaren nahia bortxatuz NATOk egin dituen maniobra militarrak. Eta egiten jarraitzeko asmoz dute, besteak beste, datorren astean hasi eta azaroaren 6a bitartean luzatuko diren Tridente Juncture 2015 izeneko NATOren maniobra erraldoiek, Bardeetan ere izango baitute kokalekua. Gerra berriak prestatzen ari dira Bardeetako lurretan eta horrelakorik ez dugu nahi. Ekimen horretan gainera, milaka milioi euro xahutuko dituzte, beren gerrak sorturiko errefuxiatuen edota beren Europar Batasunaren ereduak eta politika ekonomikoak eragindako milioika langabetu eta baztertuen egoera hobetzeko dirurik ez dagoela esaten duten bitartean. Bardeetatik NATO kanpora.

4.- Javier Solana NATO eta PSECeko arduraduna kanpora.

Eta horregatik guztiarengatik gaur, DSS2016k eta Globernancek gonbidatua duten Javier Solana, Euskal Herritik kanporatzea eskatzen dugu. Politikari hau 1995-1999 bitartean NATOko Idazkari Orokora ohia izan zen. Bere garaian NATOri ez esateko 50 arrazoi izeneko manifestua idatzi zuena, NATOko idazkari Orokorra bihurtu zen. Nahikoa ez balitz, bera izan zen ere Mister PSEC ospetsua, hau da, Europar Batasunako Kanpo Politika eta Segurtasun Bateratuaren arduraduna eta EUFOR (Europako Indar Armatuen) Komandantea, 1999-2009ra. Bi hitzetan esanda, hamabost urtez NATO eta Europar Batasunaren operazio militarren arduradun politikoa da Solana, milika eta milika heriotzen eta milioika lagun miseriaren arduradun nagusiena. Horregatik diogu Solana kanpora.

5.- DSS2016, horrelako ordezkari politikorik ez Donostian.

Bukatzeko, duela gutxi Europar Batasun antisozialeko Komisario nagusia izan zen Barroso egon zen Donostian, DSS2016k gonbidatua. Orain, DS2016ek NATOko Idazkari Orokor ohia den Javier Solana gonbidatu du... Hori al da 2016k Donostia Europako Kultur Hiriburua ulertzeko duen modua? DS2016ren politika hori salatu nahi dugu eta horrelakorik errepika ez dadin eskatzen dugu, GURE IZENEAN EZ, BEHINTZAT. SOLANA KANPORA!

Kortxoenean biltzen garen dinamika sozial ezberdinetako kideak.