Gazako masakrearen 1. Urteurrena eta BDS-rako deialdiaz 10 urte Inprimatu
2015/07/10

BDS2014ko uztailaren 9an, Hamid Shihab, prentsa garraioko gidaria, israeldar misil batek arrapatuta hil zen.

Blokeoak bonbetatik ihes egitea galarazten zion poblazio baten aurkako Israelen erasorik gogorrena hasia zen. 50 egunetan zehar Israelen armadak Gaza suntsitu zuen, arma debekatuak erabilz, 2000 pertsona baino gehiago erailduz eta 11000 zauritu eta 2000 umezurtz utziz. 18000 etxebizitza txikitu zituzten, 73 osasun zentro, eskolen %30a eta haurtzaindegien %50a, baita karreterak, granjak, fabrikak eta edifizio publikoak, eta ur, elektrizitate eta garbiketa sareak ere. Orain arte, sinatutako akordioak ez betetzen eta egindako   estatu emaileen promesak kontuan hartu gabe, Israelek Gazaren berreraikitzea eragotzi du eta blokeo kriminalarekin jarraitzen du.

Ez zen gerra bat izan, baizik eta masakre bat, " defentsa propio" bezala bildutako zigor kolektibo bat.

Isaraelek gatazka armatuen eta giza eskubideen hitzarmen guztiak hausten ditu. Hemen ez daude bi alde egoera berdinean, baizik era Estatu erasotzaile bat, armada indartsu batekin, palestinako herriaren aurka. Indar menderatzailea eta indar menderatua ezin dira maila berdinean jarri, indar menderatua defentsa legitimoa delako eta Eskubide Internazionaleek onartzen dutelako.  Beraz, Israelek ezin du defentsa propiorik aldarrikatu.

Israelek ez du inoiz inolako zigorrik jaso.  Zigor ezari ez.

Israeleko armadak erahildako pertsonak gogoratzen ditugu, hala sarraskia burutu baino lehenekoak nola sarraskiaren ostekoak, Gazakoak nola Zisjordaniakoak, Israeleko kartzeletan dauden presoak, eta baita Gazan bizi den populazioa ere, erabat birrinduta eta milaka bonbek kutsatutako lurraldean bizi dena.

Lankidetzarik ez Gure Gobernuak eta NBE bera ere egoera honen laguntzaileak dira, inoiz ez baitute inolako neurririk hartu Israelgo Estatua Gazaren blokeoa altzatzera behartzeko, ilegala eta hiltzailea izateagatik, ezta bere armadak apurtu duena berreraikitzera behartzeko ere. Errudunak zigortzea. 11 urte pasatu diren arren, ez dute Israel behartu 2004ko uztailaren 9an Nazioarteko Zigor Epaitegiak hartutako erabakia betetzera, hots, apartheida ezartzen duen harresia eta lurralde palestinarretan egindako asentamenduak bertan behera uztea, nahiz eta Erabakian argi esaten zen Ginebrako itunak sinatu zituzten eta NBEko kide diren estatuek erabakia bete behar zutela.

Proposatzen duguna zera da: Israelen erailketak eta gure Gobernuen laguntza salatzeko Boikota, Inbertsioak kentzea eta Zigorrak ezartzea eskatzen duen kanpainarekin bate egitea. Kanpaina 2005eko uztailaren 9an zabaldu zuten 170 elkarte palestinarrak, gizarte zibilari zuzenduta dago eta horren bitartez Israeli okupazioa eta apartheida bertan behera uztea eta errefigiatu palestinarrek bere herrira bueltatzeko duten eskubidea errespetatzea eskatzen da.

Gure izenean EZ.  Nik ez dut apartheidik erosten. Israeli boikota!  Palestina askatuta!

 

(Atzo Donostiako elkarretaratzean irakurri zen oharra)