Alfon askatu! langileriarengatik borrokatzea ez da delitua! Inprimatu
2015/06/19

BILBO. Elkarretaratzea: Alfon askatu! langileriarengatik borrokatzea ez da delitua" Ekainaren 22an, astelehena, Plaza Biribilean 20:00etan

Urrian bi urte eta erdiko zigorra betetzeko Urtzi eta Telle grebalari deustuarrekin egin bezala,  aurki espetxeratu duten Alfon grebalari madrildarraren kasuan ere langileriaren aldeko borrokaren kontra egin eta herri botere indartsua sortzea galarazteko helburuarekin muntaia poliziala eta gazteriaren kriminalizazioa erabili dute. Alfonek 4 urte eman beharko ditu espetxean 2012ko azaroaren 14ko greban, atxilotzeko momentuan, poliziek atera zuten lehergailudun boltsa bat berarena zela egotzita.

Horregatik, aurtengo Maiatzaren Lehenean mobilizazio bateratu egin zuten Maiatzak1Egin-eko eragileek, Komite Internazionalistak  beraien artean, astelehen honetan, ekainak 22, 20:00etan Plaza Biribilean kontzentratzera deitu dute Alfon-ekin elkartasuna adierazi eta epai onartezin horren aurrean bere askatasuna aldarrikatzeko.