[BDS/BDZ Bilbo taldea] Gaur, maiatzaren 15ean 67 urte betetzen dira Nakba edo hondamendi palestinarretik. 1948. urtean, Israeldar estatua sortu zen lekuan, palestinar herritarren bi herenen bizilekuak suntsitu eta hauek kanporatzeko plan bat hasi zen. Zorigaizto hau pasatu arren, palestinar herriak borrokan jarraitzen du, ahaztea ukatuz eta herri bezala dituzten eskubide besterenezinak erreklamatuz.
Gaur egun, NBEren datuen arabera, 5 milioi errefuxiatu daude, beren lur eta etxeetara itzulera debekatua dutenak, lapurtu zaienaren eta galdu dutenaren kalte ordainik jaso ez dutenak. Hau dela eta, palestinar Nakbak oraindik dirau, ez bakarrik modu horretan, baizik eta etxeen eraispenen, lurren desjabetzen, atxiloketen, torturen, erahilketen eta Gazaren bonbardaketen eta blokeoaren bitartez.
11 milioi palestinarretatik, bi heren baina gehiago errefuxiatuak edo barne desplazatuak dira eta ondorengo moduan banatuta daude; %38 Gaza eta Cisjordaniako (Ekialdeko Jerusalen barne) herrialde okupatuetan, %50 erbestean eta %12 Palestina historikoan, egungo Israeldar estatuan bizi da, non diskriminazio instituzional, legal eta soziala pairatzen duten.
Banaketa latz hau dela eta, herri bezala beraien ahotsa batzeko zailtasunak izateaz gain errealitate oso ezberdinak bizi dituzte. Bistakoa da sionismoak “banatu eta irabaziko dugu” idea aplikatzen duela, ez Palestinan bakarrik, baita Ekialde Hurbil osoan ere. Nahiz eta Israel, odol eta suz eginiko desjabetzen eta kanporatzeen bitartzez sortutako indar kolonial okupatzaile bat izan, onurak jasotzen ditu nazioarteko esfera politikoan, bistakoak da duen babes politiko, finantzario eta militarra.
Politika sionista suntsitzaileek, Israelen inguruko iritzi publikoaren gainbera ekarri du, BBCk 2013an egindako inkestak adierazten duenez, Israel mundu mailan 3. herrialderik okerrena bezala kontsideratua dago. Pertzepzio global hau hainbat faktorek eragiten dute; nazioarteko legeak eta giza eskubideen urraketek; parlamentu israeldarrak gero eta eskuin muturrerago ezartzea; sionismoaren benetako helburuak ezkutatzen ez saiatzea, hau da, modua kontutan izan gabe, palestinar biztanleak kanporatzea eta azkenik Apartheidaren Sudafrikan gertatu zen bezala Boikot, Desinbertsio eta Zigorrak (BDZ) kanpaina egitea Israelen aurka.
Nahiz eta BDZ mugimenduak gero eta babes eta onarpen gehiago izan, Israelek bere akolitoen laguntzarekin, egindako krimenengatik ez du erantzuten eta aurkariak antisemitatzat tratatzen ditu lotsagarria den biktimismoan babestuz.
Hau guztia kontutan izanik, Nakba edo hondamendi palestinarra gogoan izan behar dugu eta gizarteari eskatu Israelen isolamendu kanpainarekin bat egiteko, Israel benetan zer den nabarmenduz, nazioarteko lege guztietatik at sortutako estatu bat.
|