2015/04/20 |
Gure auzoetan gero eta sarriago agertzen diren adierazpen naziek agerian uzten dute badaudela talde faxista batzuk gure hirian. Honen aurrean, eta hausnarketa espazio bat sortu nahian, jardunaldi batzuk antolatu ditugu.
Apirilaren 23an Askapena, Komite Internazionalistak, Sare Antifaxista eta Burdinezko Gerrikoa kolektiboen eskutik mahainguru bat egingo da. Han faxismoaren jatorria, bere bilakaera historikoa eta gaur egun herrialde desberdinetan (Europan gehien bat) daukan presentziaz hausnartuko dugu. Hortik abiatuta, mugimendu antifaxistaren antolakuntza eta honek aurrera daramatzan borrokak izango ditugu hizpide.
Apirilaren 30ean, Euskal Herria Helmuga dokumentala proiektatuko da eta Posada de los Abrazos, SOS Arrazakeria, Elkartzen eta Ekuador-Etxea kolektiboekin batera solasaldi bat egingo da.
|