Lurrik Gabeko Landa Langileen Mugimendua Brasilen eta gure brigadaren kanpainaren aurkezpena Gernikan Inprimatu
2015/04/23

brigadak brasilGERNIKA: Lurrik gabeko landa langileen mugimendua Brasilen eta Komite Internazionalisten brigaden kanpainaren aurkezpena. Astra, Apirilaren 28an asteartean, 19:00etan.
Apirilaren 27 eta 28an Simone Silva, MST (Movimiento dos Trabalhadores Rurais Sem Terra do Brasil) erakundeko formazio politikorako arduraduna eta Escola Nacional Florestán Fernandesen koordinazio politiko eta pedagogiko lanetan dabilena Euskal Herrira etorriko da. Berarekin egoteko aukera izango dugu eta Brasilgo lurraren aldeko borrokaz gain Escola Nacional Florestán Fernandesi buruz hitz egiteko aukera izango dugu, aurten 10 urte betetzen bait eskola honek Brasilgo eta kanpoko milaka lagunen hezkuntza politikoa eta formazioa bermatzen. Bestalde, Komite Internazionalistetatik Brasileko brigada antolatzen gabiltza, eta hortaz, Simone Silvarekin egoteko gonbidapena luzatzen dizuegu, datorren apirilaren 28an, arratsaldeko 19:00etan Astran, Gernikan. Bertan, Komite Internazionalisten brigaden aurkezpena ere egingo dugu.