Portada Berriak EH internazionalista Euskal Herria BDZarekin: Yallah!
Euskal Herria BDZarekin: Yallah! PDF Inprimatu Email
2015/03/30

+Video

Gaur Martxoak 30 Palestinar Lurraren Eguna da. 1976ko Martxoaren egun berorretan, palestinar gizarteak greba orokorrerako deia egin zuen israeldar sionismoak etengabe egiten zion lur-lapurretak zirela eta. Ejerzitoak "israeldar hiritartasuna" zuten zazpi palestinar gazte hil zituen, grebarekin bat eginez egiten ari ziren manifestazioetan. Geroztik, Martxoaren 30 hori palestinar herriaren eskubide zilegien aldarrikapen egun gisa geratu da. Urteak joan, urteak etorri, Palestinaren kolonizazioak bere horretan darrai. Egunez egun Israeldar Estatuak lurrak ebasten ditu, kanporatzen ditu bertako legezko biztanleak, koloniak eraikitzen ditu eta bertan munduko edozein bazterretik ateratako kolono sionista atzerritarrak kokatzen ditu. Jardunbide hauek nazioarteko legedia eta Giza Eskubideak urratzen dituzte.

Dagoeneko miloi erdi baino gehiago kolono daude kokaleku "ilegal" hauetan, (nazioarteko legediaren arabera, kokaleku guztiak dira ilegalak), eta ebatsitako hektareak 800.000 baino gehiago dira. Lurren lapurreta horrek bere horretan dirau gero eta azkarrago, eta berarekin batera, palestinar biztanleria historikoaren garbiketa etnikoa.

Israeldar hiritartasuna duten palestinar pertsonek -Israeldar Estatuan bizi direnek- bazterkeria pairatzen jarraitzen dute. Badago antzinako herri palestinarrik aitortzarik ez duenik eta hori dela eta, aurrekonturik gabe bizi dira, beste batzuetan bere biztanleri-kopuruari dagokiona baino transferentzia txikiagoak jasotzen dituzte. Horrez gain, Israeldar Estatuak pertsona hauek hezkuntzan eta lan munduan bereizten ditu, azkenean bere bazterkeria eraginez.

Egun honetan mundu osoan zehar egingo diren ekimen asko (BDZ) Israeldar Estatuaren aurkako Boikot, Desinbertsio eta Zigorren kanpainarekin eta (PACBI) Israeli Boikot kultural eta akademikoa egiteko palestinar kanpainarekin lotuko dira. Ekimen bi hauek palestinar gizartetik sortuak dira, eta Israeli boikot egiteko deia egiten dute, harik eta Israelek nazioarteko legedia eta Giza Eskubideen Printzipio Orokorrak betetzen dituen arte.

Euskal Herrian hamaika ekimen, mobilizazio eta kanpaina egin dugu BDZarekin bat, gero eta gehiago gara kanpaina honekin bat egiten dugun norbanako eta eragileak, hori jasotzen ari gara yallah-eh.org webgunean eta gaur aurkezten dugun bideoan atxikimendu horien lagin bat jaso dugu. Lagin bat, dauden eta etorriko diren atxikimenduen aniztasun eta zabaltasunaren erakusgarri izan nahi duena.

Ezin egun aproposagorik, zeuek ere zeuena eman dezazuen

Sionismorik gabeko Euskal Herria lortu arte!

 

 
Banner

TWITTER KI

Herriak.org Buletina

Gure albiste buletina jaso nahi baduzu, datu hauek bidali.

HTML onartu?

 

 

VIDEO

+Video


xnxx xnxxx xnxx xnxx