Portada Berriak EH internazionalista Palestinar Lurraren egunean, elkarretaratzea Gasteizen
Palestinar Lurraren egunean, elkarretaratzea Gasteizen PDF Inprimatu Email
2015/03/30

GASTEIZ: Elkarretaratzea "Palestinar Lurraren eguna. Ez elikatu israeldar apartheida!" Martxoaren 30ean, astelehena, 19:30etan Postetxea Plazan
Bitxiak dira Historiaren karanbolak. Gasteiztarrontzat 1976ko Martxoa langile borroka, batzarra eta baita errepresioa eta hilketen sinonimoa ere bada. Palestinar herriarentzat ere halaxe da, izan ere, gaur Martxoak 30, Palestinar Lurraren Eguna da.1976ko Martxoaren egun berorretan, palestinar gizarteak greba orokorrerako deia egin zuen israeldar sionismoak etengabe egiten zion lur-lapurretak zirela eta. Ejerzitoak "israeldar hiritartasuna" zuten zazpi palestinar gazte hil zituen, grebarekin bat eginez egiten ari ziren manifestazioetan.Geroztik, Martxoaren 30 hori palestinar herriaren eskubide zilegien aldarrikapen egun gisa geratu da. Urteak joan, urteak etorri, Palestinaren kolonizazioak bere horretan darrai. Egunez egun Israeldar Estatuak lurrak ebasten ditu, kanporatzen ditu bertako legezko biztanleak, koloniak eraikitzen ditu eta bertan munduko edozein bazterretik ateratako kolono sionista atzerritarrak kokatzen ditu. Jardunbide hauek nazioarteko legedia eta Giza Eskubideak urratzen dituzte.

Dagoeneko miloi erdi baino gehiago kolono daude kokaleku "ilegal" hauetan, (nazioarteko legediaren arabera, kokaleku GUZTIAK dira ILEGALAK), eta ebatsitako hektareak 800.000 baino gehiago dira. Lurren lapurreta horrek bere horretan dirau gero eta azkarrago, eta berarekin batera, palestinar biztanleria historikoaren garbiketa etnikoa.

Israeldar hiritartasuna duten palestinar pertsonek -Israeldar Estatuan bizi direnek- bazterkeria pairatzen jarraitzen dute. Badago antzinako herri palestinarrik aitortzarik ez duenik eta hori dela eta, aurrekonturik gabe bizi dira, beste batzuetan bere biztanleri-kopuruari dagokiona baino transferentzia txikiagoak jasotzen dituzte. Horrez gain, Israeldar Estatuak pertsona hauek hezkuntzan eta lan munduan bereizten ditu, azkenean bere bazterkeria eraginez.

Egun honetan mundu osoan zehar egingo diren ekimen asko (BDZ) Israeldar Estatuaren aurkako Boikot, Desinbertsio eta Zigorren kanpainarekin eta (PACBI) Israeli Boikot kultural eta akademikoa egiteko palestinar kanpainarekin lotuko dira. Ekimen bi hauek palestinar gizartetik sortuak dira, eta Israeli boikot egiteko deia egiten dute, harik eta Israelek nazioarteko legedia eta Giza Eskubideen Printzipio Orokorrak betetzen dituen arte.

Gasteizen, Postetxe plazan elkartuko gara 19:30etan eta salatuko dugu Euskal Herrian aritzen diren kate komertzial nagusiek erakusten duten konplizitatea, izan ere, bertan palestinar lur okupatuetako hainbat barazki produktu salgai daukate, hala nola, datilak (Corte Inglés, Carrefour), pipitak (Eroski) edo patatak (Mercadona), "made in Israel" markarekin etikatuak izan, eta palestinar lurrik emankorrenetan -eta bertako biztanleriaren baliabide hidrikoak lapurtuz- kolono ilegalek sortuak direnak. Gainera kolonia ilegal haien euskarri ekonomiko nagusia dira, bere kontsumoa beraz, okupazio ilegal horren finantziabide zuzena da. Eroski, Corte Ingles, Mercadona eta Carrefour-i eskatzen diegu israeldar aparheid-a elikatzeari utzi diezaiotela! Israeldar produktuei boikota!

 

BDS GASTEIZ (Gasteizko Boikot, Desinbertsio eta Zigorretarako komitea)

 
Banner

TWITTER KI

Herriak.org Buletina

Gure albiste buletina jaso nahi baduzu, datu hauek bidali.

HTML onartu?

 

 

VIDEO

+Video


xnxx xnxxx xnxx xnxx