Venezuelako iraultzaren gaurkotasuna eta erronken inguruko hitzaldia hurrengo asteartean Bilbon Inprimatu
2015/03/26

BILBO. Hitzaldia "Venezuela: actualidad y retos de la Revolución" Asteartea, maiatzaren 31, 19:00etan. Zirika! (Ronda, 12)

Hurrengo asteartean, martxoak 31, Askapena, Euskadi-Cuba, Ezker Anitza-IU eta Komite Internazionalistak, Ana Isabel Osoriorekin batera hitzaldi bat prestatu dugu Bilbon, non Venezuelako gaur egungo egoera eta prozesu iraultzailearen nondik norakoak azalduko dizkigun.

Ana Elisa Osorioren jarduna, ezinbestekoa izan da 1998tik hona Venezuelan eman den eraldaketa prozesuan. Urte hauetan, hainbat ardura ezberdin izan ditu, esate baterako, Venezuelako Alderdi Sozialista Bateratuko (PSUV) buruzagia, Latinoamerikako Venezuelar saileko parlamentuko lehendakaria, Ingurumeneko Ministroa edo nazio mailako diputatua.

Euskal Herrian egongo dela aprobetxatuz, berarekin solas egin, Venezuelari buruzko bere iritzi, analisi eta aburuak ezagutzeko aukera ez dugu galduko. Hortaz, hurrengo asteartean, Martxoak 31, arratsaldeko 19.00etan Zirikan (Erronda kalea, 12)  egingo dugun bilkuran parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.