Izan zaitezte Palestinaren aldeko elkartasun maparen zati bat eta babestu Israelen aurkako boikota Inprimatu
2014/12/02

Gaurtik aurrera, yallah-eh.org webgunea sarean da Yallah-EH ekimenaren eskutik. Iniziatiba berri hau aurkeztu zen, pasa den larunbatean Gernikako Astran. Mundu mailako BDZ mugimenduarekin bat egiten dugun Euskal Herriko eragileak mapa batean bistaratzea da xedea.

Mapa interaktibo bat sareratzen ari da, palestinar kausarekiko elkartasuna ikusgarri egiteko. Hainbat arlotako, (instituzioak, enpresak, irakaskuntza, kultura, kirola, erakundeak edo komunikabideak), gero eta entitate gehiagok BDZ kanpainarekin konpromisoa har dezaten da asmoa.

BDS (Boikot Desinbertsio eta Zigorrak ingelesez) Ekonomia eta politikan Israeli presioa egiteko mundu mailako kanpaina da. Ondorengoak dira finkatutako hiru helburuak: Israelek Palestinaren okupazio eta kolonizazioa amaitzea, Israelgo estatuan bizi diren arabiar-palestinarrei gainerako herritarren eskubide berak onartzea, eta errefuxiatu palestinarrek sorterrira itzultzeko duten eskubidea errespetatzea.

Kanpaina 2005ean abiatu zuten Palestinako 171 herri-eragilek, eta hamarkada baten ostean Israelgo lehen ministro Netanyahu iritsi da esatera “palestinarrek gidatzen duten BDZ kanpaina Iranen programa nuklearra bezain arriskutsua” bihurtu dela Israelen etorkizunerako.

 

Gehitu zure burua Palestinarekiko elkartasun mapara eta babestu Isrelen aurkako boikota!