Larunbat honetan, Palestinarekiko nazioarteko elkartasun eguna Bilbon |
2014/11/27 | |||
Palestinako herriaren aldeko egunarekin bat eginik, Bilboko BDZ taldeak Palestinaren aldeko aktibitate batzuk antolatu ditu. Goizean, Palestinako poeten poema errezitaldia izango da Erronda kalean, eta jarraian, nahi dutenek, palestinar bazkaria dastatu ahal izango dute Zirika! herri gunean. Bertsoak, bideoak eta Palestinako musikak girotuko dute bazkaria. Bazkarirako tiketak Erronda kaleko Errondabide Tabernan eros daitezke, Bilbiko Goizalden edo Zirikan bertan. Jardunaldi hauetan parte hartzera animatzen zaituztegu, Palestinako herriari gure elkartasuna eta babesa adierazteko asmoz.
|
+Video