Kurdistan eta Rojavaren alde kalera! Inprimatu
2014/10/05

BILBO. Elkarretaratzea: "Kurdistango herriaren kontrako sarraskia gelditu!. Estatu Islamikoa inperialismoaren tresna. Asteazkenean, urriak 8, 18:30etan Plaza Biribilean
Datorren asteazkenean, Urriak 8, kalera aterako gara berriro Kurdistani eta Rojavari gure elkatasuna adierazteko. Momentu zailak bizi dira Rojavako KobanĂȘ kantoian, Estati Islamikoa, Turkia, Saudi Arabia, Qatar eta Estatu Batuen laguntza ekonomikoa eta armatuarekin oso bortizki ari da erasotzen lurralde hau, eta bere defentsan ari diren indar armatuak (YPG eta YPJ). Momentu kritikoak bizitzen ari dira bertan eta herri kurduaren eta bertan bizi diren beste gutxiengo etniko eta erlijiosoen aurkako sarraski berri baten atean egon gaitezke. Horregatik dei egiten dugu Herri Kurduarekin elkartasun Ekimenarekin bat egitera eta datorren asteazkenean, urriak 8, 18:30etan Bilboko Plaza Biribilean Rojavari eta Kurdistani gure elkartasuna adieraztera.