Guggenheim-en ataritik Palestinarekiko elkartasuna mundu zabalera |
2014/08/09 | |||
Gaur, Abuztuak 9, mundu osoan mobilizazio ugari izan dira Palestinaren alde. Bilbon, Bizkaiko BDZ nodoak deituta berriro atera gara Gazari eta Palestina osoari elkartasuna erakustera. Gaurkoan elkarretaratzea Guggenheim museoaren aldamenean izan da. Jende asko bertaratu da. Elkarretaratzea museoaren sarreran hasi da eta ondoren beheko partera mugitu gara. Beheko partera iristean piraguak eta surflariak agertu dira Palestinako banderak astinduz eta Palestinaren aldeko ohiuen artean. Jendea hurbiltzean emozioa igo da ozenago ohiukatuz: Palestina askatu!, Israeli Boikot!.... Salatu behar dugu La Salveko zubitik behera Palestinako ikur erraldoia eskegitzera gindoazenean ertzain ugari agertu dela eta jarrera bortitzarekin eta modu txarrez ikurra esku artetik kendu digutela, eta bertan zeuden lagunak identifikatu dituzte.
|
+Video