Portada Berriak EH internazionalista Badator Debako aste internazionalista!
Badator Debako aste internazionalista! PDF Inprimatu Email
2014/07/15

Uztailaren 22tik 26ra, Aste internazionalista ospatuko degu Debako gaztetxian. Jira biraka eta nahiko nahastuta dabilen mundu honetan, herrialde eta klase sozial arteko bereizketak handiak baina konplexuak diren heinean, elkartasun internazionalista beti bezain beharrezkoa delakoan gaude. Munduko herrien proposamen, nondik norako eta bideak ezagutu, haiekiko elkartasuna piztu eta geure borrokak elikatzeko tresna dugu internazionalismoa. Helburu horiekin, Debako Gazte Asanbladak eta Komite Internazionalistek ondoko ekimenak antolatu ditugu:

 

Asteratea 22, 22:00tan: CAIRO 678 Film emanaldia
Emakumeen gaineko kontrol eta zapalkuntzaz mintzo da film hau. Egiptoko Cairon kokatuta, jazarpen sexualari aurre egin behar izaten dioten 3 emakumeren istorioa kontatzen duen filma da. Jatorrizko bertsioan emango da, gaztelerazko azpitituluekin.

Asteazkena 23, 19:00tan: “Bake Prozesuak munduan” hitzaldia
Munduko hainbat txokotan XX. Mende amaiera eta XXI. Mende hasieran emandako bake prozesuetara hurbilpen bat egin nahi dugu, horiek izan dituzten eta izan ez dituzten ondorioetara jo eta bide berriak bilatu asmoz.

Osteguna 24, 22:00tan: “Banlieus. Parisko matxinadak”
2005eko amaieran Parisko auzune periferikoetan, poliziak gbi gazte hil ostean gertaturiko matxinada azaltzen da dokumental sorta honetan. Milaka auto erre ziren matxinada honen inguruan gehiago jakin eta hiri matxinaden inguruan hausnartzeko parada izango da. Frantsesezko filma euskarazko azpitituluekin jarriko dugu.

Ostirala 25, 19:00tan: “Kurdistan: herri libre bat eraikitzeko bide berriak” hitzaldia
Munduan dagoen estaturik gabeko herri jendetsuena da Kurduena. Lau estaturen zapalkuntzapean daude egun, eta, ekialde hurbileko egoera zurrunbilotsuaren erdian proposamen berritzaile bat dute. Imperialismoa, kapitala eta patriarkatua gainditzeko saiakera bat.

Larunbata 26, 22,00tatik aurrera: Jai Kubatarra
Uztailaren 26a gorriz markaturiko eguna da munduko iraultzaile askorentzat. Kubako matxinadaren lehen harriak pisu sinboliko handia du. Astea borobildu eta ospatzeko, jaia egingo degu gaztetxean. Kantaldi internazionalista oso berezia eta mojitoa dastatzeko aukera ere izango dira.

 
Banner

TWITTER KI

Herriak.org Buletina

Gure albiste buletina jaso nahi baduzu, datu hauek bidali.

HTML onartu?

 

 

VIDEO

+Video


xnxx xnxxx xnxx xnxx