| Eliyahu kanpora! Israeli boikot! |
|
|
|
| 2009/12/24 | |||
|
[Palestinarekin elkartasun plataforma] Gaur, hilak 24, hamarnaka lagun konzentratu dira Baskonia Saski Baloi Taldeak Gasteizen duen egoitzaren aurrean. Aste honetan urtebete beteko da Israelgo armadar 1415 lagun hil zituela Gazan, hori dela eta Palestinarekiko Elkartasun Plataformak deituta bildutakoek Baskoniaren jarrera salatu nahi izan dute, izan ere, zilegitasuna ematen baitio Israelek bultzatutako naormatasun politikari. Halaber, Olentzeroz jantzitako kide batek Baskoniaren dendan sartu eta zaku bete ikatz eta Baskoniako arduradunei zuzendutako gutuna helarazi die hango langileei. Lagile baten salaketaren ondorioz ertzaintza bertaratu eta kide bat identifikatu du. Nazioarteko BDS kanpainaekin bat egiten dugun Gazteizko gizarte eragileon gutuna Baskonia taldeko zuzendaritzari Jaun agurgarriak, honezkero jakingo duzuenez, hil honetan urtebete beteko da Israelgo Estatuko armadak azken urteotako sarraskirik bortitzena burutu zuela Gazako zerrendan. Orduan 1415 hiritar zibil garbitu eta 1.500.000 lagunen bizilekua birrindu zuten. NBEko kontalariak gizateriaren aurkako krimentzat hartu du eraso hau Goldstone txostenean.Maccabi saski-baloi taldeak zerikusi zuzena izan du krimen hauetan, izan ere, sostengu publikoa eman zion armadari Gaza bonbardatzen ari zirela. Besteak beste, Lior Eliyahu, zuen taldeko jokalaria, ibili zen bere irudiaz erasotzaileena zuritzeko lanetan. Geroztik Inglaterrako Auzitegiek atxilotzeko agindua eman dute Tzipi Livni, garai hartan Israelgo gobernuko ministroa zenaren kontra, gizateriaren aurkako krimenak leporatuta. Bitartean sarraski horren konplize ideologikoetako bat, Eliyahu, aske dabil gure hirian. Baskonia taldeak ere bat egingo al du genozidioari zilegitasuna emateko estratejiarekin eta harrera egingo al die normaltasunez Estatu sionistaren kirol enbaxadoreei? Gasteizko gizarte zibileko hainbat eragileok bat egin dugu Palestinako 200 erakundek bultzatutako BDS (Boikot Desinbertsio eta Zigorrak) nazioarteko kanpainarekin eta horrenbestez Israelgo Estatu kriminaleko kirol ordezkarieei boikot deia zabaldu nahi dugu. Azken aldian Tel Aviv-eko Maccabik Gazteizen jokatu zuenean, aldarrikapen zilegi hori plazaratzen saiatu ginen, jaso genuen erantzun bakarra, baina, errepresio bortitza eta bertan zeuden solidario guztien kontrako jazarpena izan zen. Tartean ekintzaile batek 3001 euroko isuna jaso du, prentsaren arabera, Palestinako bandera eta “stop apartheid” leloa plazaratzeagatik Zurbaoko pabilioiko kantxan. Hori guztia dela eta, eskatzen dizuegu, giza eskubideen begiruneagatik, Israelgo kirol-enbaxadorekiko edozein harreman eten dezazuela, harremanok euren estatuaren politikei zilegitasuna baino ez baitiete ematen; laguntza eman dezazuela Giza eskubideen Aldeko ekintzaileei ezarritako isunak bertan behera gera daitezen; eta adierazpen askatasun politikoa berma dezazuela berez publikoak diren zuen instalazioetan. Gasteizen, 2009ko abenduaren 24an
|