Portada Berriak Asia Asiako beste berri batzuk Ekialde ertaineko jardunaldiak Donostian
Ekialde ertaineko jardunaldiak Donostian PDF Inprimatu Email
2009/09/30
Medio OrienteBerdintasun eta Lankidetza sailak Donostia-Munduen arteko programazioaren barruan Ekialde Ertainari buruzko hainbat jardunaldi prestatu ditu, besteak beste Komite Internazionalistetako parte hartzearekin, eta horiei esker, beste askoren artean, Carlos Varea, Malalay Joya, Ana María Briongos eta Fermin Muguruza entzuteko aukera izango dugu.

Egunero komunikabideetan Ekialde Ertainari buruzko berriak ikusten baditugu ere, herrialde honen errealitatea ulertzen al dugu benetan? Jardunaldi hauen bitartez galdera askori erantzun ahalko diegu: Sei urteko okupazioaren ondoren, zer ari da gertatzen Iraken? Gerra krimenengatik akusaturiko parlamentariz jositako parlamentu batetik kanporatua izan den diputatu afganiar batek, zer konta dakigu? Herri kurduaren herrialdea non dago? Iraultza islamiarraren aurretiko eta ondorengo Iranari buruz zer dakigu benetan? Zein da gazte palestinarren egunerokotasuna?

Urrian zehar egingo diren jardunaldiekin, hitzaldiekin, bideo-forumekin eta erakusketekin, komunikabideek herrialde hauen inguruan emandako ikuspuntua alde batera utzi eta Donostian bestelako ahots alternatiboak entzun, eta herrialde horien errealitatea ezagutzeko eta ulertzeko aukera izango dugu.
 
Banner
+Video

Kolonbiako ikasleek pribatizazioari [Argia]

Agenda

February 2012 March 2012
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29