Hitzaldiak Donostian: Irakeko talde armatuen eta emakumeen egoeraen analisia Inprimatu
2014/12/12

DONOSTIA. Hitzaldia: Iraqen dagoen biolentziaren analisia. Abenduak 18, ostegunean, San Jeronimo Kalea. Liburutegian 19:00etan
Irakeko egoera aztertuko da, bertan dabiltza talde armatuen kokapen geografikoa eta “Islamiar Estatuaren “ meatsua. Aldi berean landu nahi da, genero ikuspegitik, emakumeen papera eremu publikoetan, gizartean eragiteko aukerak, mugak, emakumeen erresistentziarako bideak eta baita ere parekotasuneko harremanak bultzatu.

Hitzaldiak bi zati izango ditu. Lehenengoa, “Irak: iraultza, yihadismoa edo partehartzea”. Bertan gaur egungo gatazka armatuaren nondik norakoak aztertuko dira eta etorkizunerako sumatzen diren hiru eszenatoki posible: Siriako eredua, herrialdearen zatiketa edo irtenbide politiko bat. Hitzaldiaren bigarren zatian, Nadia Hindik aurkeztuko du “Emakumeen agenda soziala eta Iraken eman diren matxinaldiak”. Genero ikuspegitik, herri osoaren parte izanik, Irakeko emakume gehienek bizitzen ari diren egoera aztertuko da.

 

Solasaldian parte hartuko duten hizlariak dira, Pedro Rojo, arabista eta Al Fanar, Arabiar Esagutzarako Fundazioaren presidentea eta Nadia Hindi, Granadako Unibertsitateko, Arabiar eta Islamdar Ikerketak mintegiko ikertzailea. Biak CEOSI (Campaña Estatal contra la Ocupación y por la Soberanía de Iraq) taldeko kideak dira.