Portada Multimedia
Multimedia
UHintifada 447: «Jordan ibarrean eraikitzekotan etxebizitzak birrintzen dizkiete palestinarrei, baina aldi berean, erresistentzia eta disidentzia ekimen asko daude» PDF Inprimatu Email
UHintifada
2023/01/31

UH447-eAste honetako atalean Uhintifadako mikrofonootan Dunia eta Eider izan ditugu solaskide, Sare Lesbianista kolektiboko kideak. Iragan udazkenean Unadikum erakundeak Palestinara antolatutako brigada batean hartu zuten parte, olibaren uzta bilketaren garaiaren testuinguruan. Haiekin hitz egin dugu, hain zuzen ere, bidaia horren barruan Jordan ibarrera egin zuten bisitari buruz, eta Zisjordaniako eskualde horretako okupaziopeko errealitateari buruz.
Euren jardunean kontatu digute Jordan ibaiaren ertzeko lurralde horrek balio estrategiko berezia daukala, natura zein nekazaritza ikuspegitik oso lur emankor eta aberatsa delako, eta horregatik C gunea izendatu zutela Osloko akordioetan. Horrek esan nahi du eremu hori indar okupatzailearen kontrol militarraren menpe dagoela, eta ondorioz, bere egoera administratiboa ezberdina dela A eta B eremuen aldean (Palestinako Aginte Nazionalaren administraiopeko eremuak eta partekatutako administraziopekoak). Egoera administratibo berezi hori dela eta, indar okupatzaileak behin eta berriz ukatzen dizkie bertako palestinarrei eraikitzeko baimenak, eta etxebizitza zein azpiegiturarik eraikiz gero birrindu egiten die. Gauzak horrela, hango populazio palestinarrak dendetan edota azpieraikuntza prekarioetan bizitzea beste irtenbiderik ez dauka. Gonbidatuek azaldu digute egoera horri aurre egiteko Jordango palestinarrek irudimenari eragin eta ekimen berri bat jarri dutela abian. Nazioarteko komunitate solidarioari deia egin diote eskualde horretara bertaratu eta etxebizitza azkarrak eraikitzen lagun diezaieten 24 orduko epean. Kanpainiaren funtsa da, legediaren zirrikituak baliatuz, etxeak eraikitzea birrintzeko agindua jaso baino lehen, gutxi gora behera 24 ordutan, izan ere, eraikuntza bukatuta baldin badago, bertan behera botatzeko prozedura legala desberdina izaten da eta denboran luza daiteke.
Jordan ibarreko nekazarien komunitatetik, beraz, deialdi bat zabaldu dute jendea eskualde horretara joan dadin, hango errealitatea ezagutzera ez ezik etxebizitza azkarrak eraikitzen laguntzera ere. Horretarako, zenbait bide jakinarazi dizkigute antolatzaileekin harremanetan jartzeko: email bidez, Helbide elektroniko hau spam bot-en aurka babesturik dago. Beharrezkoa duzu Javascript gaitzea ikusi ahal izateko helbidean edota agricultural_volunteering_jv instagram kontuan. Azkenik azpimarratu dute Palestinara bidaiatzearen garrantzia, proiektu honetan zein beste edozeinetan, okupazioaren errealitatearen testigantza emateko.
Bestalde, aktualitatearen errepasoan Jeningo errefuxiatuen kanpamendutik iritsitako azken albisteetan jarri dugu arreta, urtarrilaren 26ko goizaldean okupazio armadak sarraski odoltsua burutu baitu bertan.

 
UHintifada 446: Laurent Cohen Medina: «Israelek Palestinako populazioaren kontra ezarri dituen apartheid legeak hertsiki lotuta daude erregimen sionistaren esentzia berarekin, kokalekuen kolonialismoaren esentziarekin» PDF Inprimatu Email
UHintifada
2023/01/17

UH446-e2023ko lehenengo atal honetan Bartzelonatik aritu gara Laurent Cohen Medina gure solaskidearekin. Cohen Junts, Associació Catalana de Jeus i Palestinas elkarteko kidea da eta iragan abenduaren 15ean artikulu interesgarria argitaratu zuen Kataluniako prentsako zenbait hedabidetan. Idazkiak oso izenburu adierazgarria zuen: Judu antisionista eta antirrazista nauzue.
Itzultzaile hau Frantzian jaio zen Egiptoko jatorriko familia judu baten baitan. Bere jardunean azaldu digu zein izan den bere ibilbide pertsonal eta politikoa, eta nola iritzi den judu antisionisten mugimenduan militatzera. Kontatu digu, halaber, nola sortu zen Junts elkartea 2018ko bukaeran "Berun Urtua" sarraskiaren testuinguruan. Orduan, Isralek Gazako populazio zibilaren kontra triskantza odoltsu hura burutu zuen egunetan, komuneko analisi baten inguruan bildu ziren: Palestinako okupazioa kokalekuen kolonialismo estrategia baten emaitza dela, eta Palestinarekiko elkartasuna boikotaren kanpainiaren bidez jorratu behar dela. Azaldu du, gainera, bere elkartea Prou Complicitat amb Israel koalizioaren barruan ere badagoela. Adierazi du judua den aldetik izugarrizko amorrua eragiten diola Israelek erregimen sionistaren aukako pertsona kritikoen kontra "antisemita" izendapena erabiltzeak, haren ustez nazien genozidioaren biktimentzat iraingarria baita. Bestetik, azaldu du bera judu antisionista den bezala, ez dela beharrezkoa judua izatea sionista izateko, eta horren adibidea direla Kataluniako Parlamentuan Israelen aldeko agenda politikoa duten alderdi eskuindarrak, espainolistak zein independentistak.
Bestalde, kontatu digu iragan martxoan Kataluniako Parlamentuko alderdi ezkertiar eta sozialdemokratek Prou Complicitat amb Israel koalizioak bultzatutako mozio bat onartu zutela, Israel apartheid estatua dela adierazteko. Zentzu horretan, azaldu du Israelek Palestinako populazioaren kontra ezarri dituen apartheid legeak hertsiki lotuta daudela erregimen sionistaren esentzia berarekin, eta esentzia hori kokalekuen kolonialismoarena dela. Gauzak horrela, apartheid-legedi sare horrek helburu argi bat dauka, alegia, bertako populazio palestinarra menperatzea. Parlamentuan onartutako mozioaren ondorioz, koalizioak kanpainia berri bat jarri du abian, Bartzelona eta Tel Aviveko udalen arteko senidetze hitzarmena bertan behera gera dadin. Akordio hori Osloko Itunen garaian izenpetu zen eta gaur egun anakronikoa dela uste dute, izan ere, argi eta garbi geratu da itun haiek aspaldi porrot egin zutela. Cohenen aburuz, Israelek giza eskubideak urratzen jarraitzen dituen bitartean, horrelako harreman instituzionalak onartezinak dira.
Beste alde batetik, azaldu du Europa eta Israelen arteko harreman-sarea oso trinkoa dela, eta arlo instituzionaletik harago, beste esparru batzuetara ere hedatzen dela; besteak beste; ikerketa, kultura, inteligentzia militarra eta armagintza alorretara. Salatu du Israelek benetako gerra testuinguruan probatu delako bermearekin saltzen duela bere teknologia militarra, eta bukatzeko adierazi du presionatzen jarraitu behar dugula herreman horiek eten daitezen.


 
UHintifada 445: Juani Rishmawi: «Adore handia eman zidan [Israelgo presondegi militarrean nengoela] espetxekide musulmanek prestatu zidaten prestatu zidaten Gabon festa, bakarrik ez nengoela erakutsi zidaten» PDF Inprimatu Email
UHintifada
2022/12/26

UH445-e2022ko Uhintifadako azken atalean gure irratsaioko aspaldiko tradizio bat berreskuratu bahi izan dugu, alegia, urteari Belenetiko kronikarekin amaiera ematea. Duela urtebete, ezinbestean, ezin izan genuen egin, izan ere, egun horietan Beit Shaour-en, Belengo eskualdean (Zisjordania), dugun ohiko kolaboratzailea, Juani Rishmawi, 13 hilabeteko zigorra betetzen ari zen Israelgo espetxe militar batean. Rishmawi duela 30 urtetik gora bizi da Palestinan eta kartzelaratu zuten egunera arte Health Work Committees erakundean ziharduen lanean, osasun arloan lan humanitarioa egiten duen elkarte palestinarrean. Palestinako gizarte mugimenduko beste hainbat erakunderekin batera, Rishmawirena ere ilegalizatu eta terroristatzat izendatu zuen okupazio erregimenak. Ilegalizazioak erakundearen zuzendaritza atxilotzea eragin zuen, horien artean gure korrespontsala, Juani Rishmawi; eta espetxeratzeaz gain, lan humanitarioa egiten jarraitzeko inhabilitatu ere egin zuten.
Rishmawik kontatu digu bere jardunean nolakoak izan ziren duela urtebeteko gabonak kartzelan, eta nola egin zion aurre egoerari bere espetxekideen laguntzaz. Egunotan gogoan ditu bereziki harekin espetxealdia partekatu zuten emakumeak, bertan elkar zaindu behar izan zutelako. Kontatu digu, halaber, epailearen ebazpenak debekatu egin diola bere garai bateko erakundearekin harremanik izatea; nolanahi ere, badaki, ilegalizatuta izanagatik, elkarteak jarraitzen duela bere osasun jarduera egiten, kriminalizatutako beste erakundeek ere euren jarduerari eusten dioten bezala.
Beste aldetik, kontatu digu nola prestatzen diren gabonak Belenen. Garai honetan turista erlijioso askok bisitatu ohi dute hiria eta hori pizgarri bat da hango komertziorako eta, oro har, bizitzarako. Azaldu du oso desberdina dela Israelgo bidaia agentzien bidez iristen den turismoa eta Palestinako taldeen bidez egiten duena. Lehenek eremu palestinarrean gertatzen ari denaren ikuspegi oso mugatua daukate, eta ez dute sosik uzten bertan; besteek, aldiz, errealitatearen ikuspegi objetiboa daukate eta eremu palestinarrean kontsumitzen dute.
Bestalde, salatu du Palestinan egoera oso larria izanagatik, eta azken hilabetean 20 lagunetik gora hil badituzte ere, hedabideak ez direla gertatzen ari denaren inguruko informazioa ematen ari, erabateko ezjakintasuna nagusitzen ari da. Horren ifrentzuan, nabarmendu du munduko futbol txapelketan Palestinarekiko elkartasunak lortu duen ikusgarritasuna. Hitz egin du, halaber, nazioarteko bidaiarien eta bertako populazioaren arteko desberdintasunaz, mugitzeko zailtasunei dagokionez. Azaldu du apartheid erregimenak berez ezartzen dituen zirkulatzeko zailtasunez gain, kolonoen erasoen beldur ere badirela.
Azkenik, agurtu du urte bukaerako kronika nazioarteko ir itzi publikoari dei eginez, gure ahalegin guztiak batu ditzagun, herri palestinarraren sufrimendua akabatu dezagun.

 
UHintifada 444: Agus Gorbea: «Palestinara brigadista lanetan bidaiatu aurretik baneukan informazioa, baina ikusi arte ezin nuen imaginatu hainbesteko ankerkeria eta inpunitatea izan zitekeenik» PDF Inprimatu Email
UHintifada
2022/12/12

Uh-444-eUdazkeneko sasoiaren testuinguruan Palestinan urtero izaten da olibaren uzta garaia. Mendetako tradizioa duen jarduera hori ogibide nagusia izan ohi da milaka famila palestinarrentzat, baina azken hamarkadetan arrisku handiko jarduera bilakatu da, kolonoen talde kontrolgabeek nekazarieei eraso egin ohi dietelako olibak biltzeko lanetan diharduten bitartean. Hori dela eta, nekazari palestinarrek urteak daramatzate ekintzaile internazionalisten laguntza eskatzen, hara joan eta euren presentziaz jarduera arriskutsu horretan babesa eman diezaieten. Unadikum deialdi horri erantzuten dion erakundeetako bat da. Urtero brigadak antolatzen dituzte, olibaren uztaren bilketan ari diren nekazariei laguntzeaz gain, ibilbide politiko bat egin eta okupaziopean bizi diren palestinarren testigantzak jasotzeko. Aste honetako saioan brigada horietako baten parte hartzaile batekin hitz egin dugu, Agus Gorbearekin. Gorbea Ongi Etorri Errefuxiatuak taldeko militantea da eta iragan urrian ibili da Palestinan brigadista lanetan.
Gorbeak azaldu digu bere jardunean Zisjordanian 100.000 familia inguru bizi direla olibatik, baina kolono sionistek nekazariei erasotuz uzta lanak eragozten dituztela. Zehazki, urriko lehenengo 10 egunetan kolonoen ehun erasotik gora erregistratu ziren nekazari palestinarren kontra. Era berean, kontatu digu erregimen sionistak Palestinarekiko elkartasun ekintzaileak antisemitak direla salatzen duen bitartean, olibaren uzta lanetan ekintzaile juduak ere badirela, nekazari palestinarrei laguntza ematen. Azaldu du bidaian zehar okupazioaren aurkako protesta egiteko antolatutako hainbat manifestaziotan ere parte hartu zutela, eta harremanak izan zituztela Palestinako hainbat erakunde politiko eta sozialekin.
Ibilbide horreako helmugetako bat Nablus izan zen, azken hilabeteotan okupzio armadarekiko gatazkaren foko garrantzitsua bilakatu den hiria, izan ere, bertan erresistentziako talde armatu berri bat sortu da, Leoien Gordelekuko Zaindariak, alderdi politiko tradizionalekin loturarik ez duen erakundea. Kontatu du, halaber, erresistentzia eta armadaren arteko gaueko liskarren lekuko zuzenak izan direla. Zentzu horretan, salatu du erresistentziako talde horiek ez dutela bakarrik okupazio indarren jazarpena pairatzen, Palestinako Aginte Nazionalarena ere bai. Parte hartu zuen manifestazioetako eskarmentuatik abiatuta, azaldu digu nolakoa den bertan erabiltzen den gizarte kontrolerako teknologia, eta salatu du Palestina gerrarako teknologia horiek proban jartzeko lekua dela, eta gero mundu zabalean saltzen dutela teknologia hori benetako gerran probatua izan delako bermearekin.
Besteik, Jeningo errefuxiatuen kanpamendura ere bidaiatu zuten, hori ere leku gatazkatsua izan baita azken hilabeteotan. Bertan Askatasunaren Antzokia bisitatu zuten, eta maiatzean Shereen Abu Akleh kazetaria erail zuten tokia.
Bidaiaren beste helmuga bat Jordan ibarra izan zen. Kontrol militarraren menpe dagoen eremu hori lur oso emankorra izan zen garai batean; gaur egun, berriz, basamortu bilakatu da, indar okupatzaileak ur iturriak lapurtu dituelako.
Bestalde, Zisjordaniako eremuan sartzeko eta bertan mugitzeko zailtasunez hitz egin digu, eta ohartarazi du zailtasun horiek handiagoak direla bertako populazio palestinarrarentzat, kontrol militarrak direla eta. Gainera, brigada hauetako antolakuntzan haiekin elkarlanean ibili ohi diren erakunde politiko, sozial eta humanitarioak ilegalizatuak izan dira azken urtean eta erakunde terrorista izendatu dituzte. Azkenik, onartu du bidaiaren aurretik Palestinan gertatzen zenaz informazio dezente bazuen ere, bertatik bertara ikusi zuen arte ezin zuela imaginatu hainbesteko ankerkeria eta inpunitatea izan zitekeenik, eta aldi berean haibesteko erresistentzia palestinarren aldetik.

 
Uhintifada 443: Liliana Cordova Kaczerginski: «Judu antisionistok propaganda sionistaren ahulgunea gara, Palestinarekiko elkartasuna antisemitismoarekin parekatzen duen Israelgo argudiabidea desmuntatzen dugulako» PDF Inprimatu Email
UHintifada
2022/12/01

UH443-eIragan urriaren 4an Espainiako Diputatuen Kongresuan antisionismoa antisemitismoarekin parekatzen duen Lege Proposamena aurkeztu zen. Aurrera aterako balitz, legeak antisemitismotzat hartuko lituzke Israelgo politika genoziden aurkako edozein kritika edo apartheid erregimenaren aurkako edozein boikot dei. Proposamena gauzatuko balitz, Palestinarekiko elkartasun mugimendua kriminalizatzeko oinarriak ezarriko lituzke espainiar estatuan. Lege ekimen hori aurkeztu izanaren harira, azaroaren 15ean judu antisionisten zenbait erakundetako ordezkariek hitzaldi batean parte hartu zuten Kongresuan bertan, lege egitasmo hori motibatu duen aurreiritzi faltsua desmuntatzeko. Hizlarien artean gure aste honetako solaskideak ere hartu zuen parte: Liliana Cordova Kaczerginskik. Cordova Bigarren Mundu Gerran Lituaniako okuazio nazitik bizirik atera zen familia judu baten baitan sortu zen, eta gaur egun Judu Antisionisten Nazioarteko Sareko (IJAN) militantea da.
Bere jardunean kontatu du lege hau VOX eta PP alderdiek onartu zutela, Madrilgo Batzarrean, eta gerora Kongresura eraman zutela. Kongresuan, berriz, PSOEk lege proposamenak aurrera egitea ahalbidetu zuen aldeko botoarekin. Kritikatu du zenbait alderdi politikoren jokabidea, besteak beste ERC eta EH Bildurena, jarrera argi bat ez hartzeagatik, bozketan parte ez hartzea hobetsi baizuten. Bestalde, azaldu du legea nekez aterako dela aurrera, edo ez behintzat aurkeztu den testuaz; baina onartuko balitz, Israelen aurkako edozein kritikaren kriminalizazioa ekarriko lukeela, eta baita Palestinaren aldeko edozein elkartasun mugimenduren jardunaren zentsura ere. Salatu du, halaber, espainiar estatuan harreman zuzena dagoela eskuin muturraren eta lobby sionistaren artean; eta haiexek direla, hain zuzen, ekimen parlamentario horren atzean daudenak. Bestetik, aldarrikatu du judu antisionisten papera. Haren esanetan, judu antisionistak propaganda sionistaren ahulgunea dira, nekez lepora diezaketelako antisemita izatea, eta salatzen du Israel zilegitasuna kentzeko ahaleginetan dabilela mugimendu hori indargabetzeko. Hala eta guztiz ere, haren ustez, Israelen aurkako jarrera ikusgarri eta irmoa hartzen duten juduak gutxiengoa direla. Azaldu du zein egoera legaletan dagoen Palestinarekiko elkartasun mugimendua beste herrialde batzuetan. Beste alde batetik, adierazi du oso nekagarria dela Palestinarekiko elkartasuna antisemitismoarekin lotzen duen diskurtso sionistaren aurrean beti nork bere burua zuritzen ibili behar izatea. Salatu du, era berean, judu antisionisten ahotsek ez daukatela lekurik prentsa hegemonikoko hedabideetan, espainiar estatuan eskuin muturrari lotutako lobby sionistaren presio gaitasuna oso handia delako. Azkenik, aitortu du, tamalez, Israelgo gizartearen barruan oso gutxi direla erregimenari kontra egiten dioten ahotsak; izan ere; zaila da gizarte kolono baten barruan nork bere pribilegioei kontra egitea; eta gauzak piiihorrela, haren iritziz, ezin da inongo aldaketarik espero Israelgo gizartearen barrutik.

 


Banner

TWITTER KI

 

UHintifada

 

 

VIDEO

+Video


xnxx xnxxx xnxx xnxx