| UHintifada #21 |
|
|
|
| 2009/11/19 |
Aste honetan, Gaza izan dugu irratsaioko ardatz nagusia. Palestinako Giza Eskubideen Erakundeak argitaratutako txostena izan dugu mintzagai. Bertan Urtarrileko Gazako erasoek emakumeengan izandako eragina aztertzen dute. Gassan Kanafani ren biografiaz aritu gara eta bere ipuinetako bat entzun dugu: "Visión de Gaza"; eta "Gaza: medios de comunicación en guerra" filman jasotako testigantza batzuk ere entzun ditugu. osasuna, askatasuna eta intifada globala! |
Astelehenero 20:00-21:00 tartean, "Uhintifada" da Hala Bedi Irratiaren uhin askeetako palestinarren ahotsa. Palestinari buruz eta berarekin jarduten duen programa da. Mundu mailako intifadarako gonbidapena. Adi guztiok seinalera!