Portada Multimedia UHintifada UHintifada 357: Oihana Alberdi Elorriaga: «Sarraskiak jarraitzen du Shatilako errefuxiatuen oroimenean»
UHintifada 357: Oihana Alberdi Elorriaga: «Sarraskiak jarraitzen du Shatilako errefuxiatuen oroimenean» PDF Inprimatu Email
2019/09/19

BasketHasiera eman diogu Uhintifadaren 11. edizioari, irailaren 16an, zorigaiztoko efemeride baten egunean. Egun horretan 37 urte bete dira Palestinako errefuxiatuek historiako triskantzarik handienetako bat pairatu zutela: Sabra eta Shatilako sarraskia. 1982an Libanoko milizia falangista kristauek, Israelgo armadaren babesaz, Beirut inguruko errefuxiatuen kanpamendu horietan sartu eta hiru egunetan 3000 lagun inguru erail zituztenen.

Aste honetako atalean Oihana Alberdi Elorriaga izan dugu Uhintifadako mikrofonootan. Ekintzaile bizkaitarrak bertatik bertara ezagutu du Shatilako kanpamendua, bertan ibili baita Basket Beats Borders ekimenaren antolakuntza lanetan. Ekimen horren baitan, iragan udan neska errefuxiatu gazteen saski baoi talde bat Euskal Herrian ibili da, hamaika bazterretan, kirol erakustaldiak egiten eta emakume errefuxiatu gazteen errealitate ezagutarazten. Bere jardunean Alberdik errefuxiatu kanpamendu historiko horren nesken bidaiaz eta bizipenez aritu zaigu, hemendik eraman duten eskarmentua eta bertan utzi duten irakaspena. Izan ere, bidaiak balio izan du muga eta aurreiritzi asko apurtzeko.

 
Banner

Hala Bedi

Astelehenero 20:00-21:00 tartean, "Uhintifada" da Hala Bedi Irratiaren eta 97.0 Irrati Librea uhin askeetako palestinarren ahotsa. Palestinari buruz eta berarekin jarduten duen programa da. Mundu mailako intifadarako gonbidapena. Adi guztiok seinalera!

Kuña jaitsi: [mp3]

TWITTER KI

IRRATI SAIOAK

Make sure you have at least Flash Player 7. If not,please download.

 

 

VIDEO

+Video


xnxx xnxxx xnxx xnxx