Portada Multimedia UHintifada UHintifada 346: Isabel Perez: «Israeldarrak hain daude adoktrinatuta propaganda faxista ofizialagatik, Gazaren aurkako erasoek dagoeneko ez daukate eraginik hauteskundeetan»
UHintifada 346: Isabel Perez: «Israeldarrak hain daude adoktrinatuta propaganda faxista ofizialagatik, Gazaren aurkako erasoek dagoeneko ez daukate eraginik hauteskundeetan» PDF Inprimatu Email
2019/04/01

IsabelPDatorren apirilaren 9an Israelgo Legebiltzarrerako (Keneset) hauteskundeak egingo dituzte, eta testuinguru horretan ohikoa da hautagaien jarrerak erradikalizatzea, izan ere, badakite horrek hauteskunde-etekin handia ekartzen diela. Aurreikus zitekeenez; eta, tamalez, Israelen hauteskundeak izan direnetan errepikatu denez, iragan astelehen eta asteartean okupazio armadak aire bidezko erasoak burutu zituen Gazako azpiegituren kontra. Jazarpen gorakada hori aztertzeko Isabel Perez kazetaria izan dugu solaskide Uhintifadako mikrofonootan. Perez 2007 urtetik bizi da Ekialde Hurbilean, eta HispanTVko korrespontsala da Gazan, hori dela eta lotura profesional eta pertsonal handia du Palestinako eskualde horrekin. Bere jardunean Gazaren gaineko azken erasoen gora beheren berri eman digu. Halaber, azken kanpainia militarretan izandako bizipenak kontatu dizkigu, eta zein diren blokeoaren menpe bizi den populazioaren bizi baldintza latzak. Ohatarazi du bonbardaketak gertatu baino aste batzuk lehenago areagotu egin zirela Gazako gobernuaren aurkako protestak zergen igoera zela eta, eta erasoen ondorioz desmobilizatu egin direla protestaldi horiek; hortaz Hamasek ere, nolabait, etekina atera die erasoaldi horiei. Azaldu du, itxuraz, bonbardaketek helburu elektorala izan balezakete ere, Gazaren aurkako erasoek dagoeneko ez daukatela eraginik hauteskundeetan, hainbestekoa baita Israelgo populazioak jasaten duen adoktrinamendua propaganda faxista ofizialaren menpe. Jadanik ohituegi daude sarraskietara. Bestalde, aztertu du Itzulerako Martxa Erraldoiaren mugimendua. Larunbatean, hilak 30, Palestinako Lurraren Egunarekin batera, urtebete bete zen ekimen hori abian jarri zenetik. Geroztik, 200 hildakotik gora eta hamarnaka mila zauritu eragin ditu okupazio armadak, horietako gehienak bizi arteko ondorioak eta mutilazioak dauzkatelarik, eta zerrendako osasun sistemak gainezka egin du.

 
Banner

Hala Bedi

Astelehenero 20:00-21:00 tartean, "Uhintifada" da Hala Bedi Irratiaren eta 97.0 Irrati Librea uhin askeetako palestinarren ahotsa. Palestinari buruz eta berarekin jarduten duen programa da. Mundu mailako intifadarako gonbidapena. Adi guztiok seinalera!

Kuña jaitsi: [mp3]

TWITTER KI

IRRATI SAIOAK

Make sure you have at least Flash Player 7. If not,please download.

 

 

VIDEO

+Video


xnxx xnxxx xnxx xnxx