Portada Multimedia UHintifada UHintifada 335: Isidre Pallás: «PANk ez dauka inongo zilegitasun demokratikorik, elkartasun mugimenduarentzat Palestinako herriaren ordezkaritza herriak berak izan behar du, eta haren gizarte mugimenduak»
UHintifada 335: Isidre Pallás: «PANk ez dauka inongo zilegitasun demokratikorik, elkartasun mugimenduarentzat Palestinako herriaren ordezkaritza herriak berak izan behar du, eta haren gizarte mugimenduak» PDF Inprimatu Email
2018/12/24

palcat
Aste honetako atalean Isidre Pallás izan dugu solaskide Uhintifadako mikrofonootan. Pallás Kataluniako BDZ mugimenduko kidea da, eta Uhintifadako kolaboratzailea; eta duela aste batzuk artikulu polemiko samarra argitaratu zuen El Punt Avui egunkarian, zeinean espainiar estatuan Palestinak duen ordezkaritza diplomatikoaren kritika zorrotza egin zuen. Guk kritika horretan sakondu nahi izan dugu. Bere jardunean gure solaskideak salatu du PAN Osloko akordioetako emaitza dela, eta 25 urte geroago akordio horiek erakutsi dutela tranpa bat izan zirela herri palestinarrarentzat. Azaldu du, halaber, PANeko agintean dauden elite familiarrak, nazioarteko komunitateak onartutako ordezkaritza instituzionala badira ere, Israelek boikoteatutako hauteskunde prozesu ustel baten ondorioz iritsi direla haien postuetara, eta Israelek berak kokatu dituela agintean haien administraziopeko eremuetan okupazioa kudeatu dezaten. Era berean, kritikatu du Palestinako enbaxadak, PANk Espainian duen ordezkaritza instituzionalak, Espainiako Atzerriko Ministerioko dirulaguntza jasotzen duela, eta haren interesei men egiten duela, eta horrexegatik agertu dela behin eta berriz Kataluniako erabakitzeko eskubidearen aurka bere adierazpenetan. Bestetik, Palestinako enbaxada eta Kataluniako komunitate palestinarraren arteko gatazka horretan kokatzen du Pallásek Ahed Tamimi ekintzaile palestinarrak Kataluniara egin behar zuen bisita bertan behera geratu izana, embaxadaren presioak tarteko.

 
Banner

Hala Bedi

Astelehenero 20:00-21:00 tartean, "Uhintifada" da Hala Bedi Irratiaren eta 97.0 Irrati Librea uhin askeetako palestinarren ahotsa. Palestinari buruz eta berarekin jarduten duen programa da. Mundu mailako intifadarako gonbidapena. Adi guztiok seinalera!

Kuña jaitsi: [mp3]

TWITTER KI

IRRATI SAIOAK

Make sure you have at least Flash Player 7. If not,please download.

 

 

VIDEO

+Video


xnxx xnxxx xnxx xnxx