Uhintifada 313: Salah Jamal: «Nakba efemeride bat baino ez da, izan ere, hondamendi batek beste hondamendi bat dakar duela 70 urtetik» Inprimatu
2018/04/24

Uhintifadaren aste honetako atalean liburu bat aurkeztu dugu:"Nakba. 48 relatos de vida y resistencia en Palestina". Liburuak egilearen familiaren eguneroko bizimoduaren kontakizunak biltzen ditu. Nakbaren ondotik, Israelgo estatua alde bakarrez aldarrikatu zutenetik, familia erbestera bultzatu zuten. Familia baten istorioak dira, baina sei milioitik gorako errefuxiatu palestinarren istorioak ere izan litezke, eta satira eta umore beltzeko dosi handi batez kontatuta. Baliatu dugu aukera egilearekin solasteko bere erbesteko eskarmentuaren inguruan.Salah Jamalmedikua, historiagilea eta idazlea da, egun Bartzelonan bizi da, eta obra literario oparo baten egilea da. Bere jardunean bere eskarmentu pertsonalaz aritu zaigu, eta kontatu digu gaur egun zer suposatzen duen sei milioi  errefuxiatu palestinarrentzat Nakbaren oroitzapena. Salatu du Nakbaren efemerideak ez duela esanahi berezirik, izan ere, hondamendia egunez egun errepikatzen baita azken 70 urteotan. Halaber, argitasun handiz kritikatu ditu Carles Puigdemonten adierazpenak. Kataluniako presidentegaiak, bere tweeter kontuan, zoriondu egin du estatu sionista bere sorreraren urteurrenean.