Portada Multimedia UHintifada UHintifada 312: Rim Banna, ahots eder baten samurtasuna erresistentzia kulturalaren zerbitzura
UHintifada 312: Rim Banna, ahots eder baten samurtasuna erresistentzia kulturalaren zerbitzura PDF Inprimatu Email
2018/04/19

rimaAste honetako atalean, Uhintifadan, omenaldi xumea egin nahi izan diogu Rim Bannari, gure irratsaioan hainbestetan inspirazio iturria izan den musikari palestinar handiari. Banna iragan martxoaren 24an hil zen, 51 urte zituela, gaixotasunaren aurkako borroka luze baten ondoren. Bere ibilbide pertsonal, artistiko eta politikoan Palestinako okupazioaren aurkako borrokarekiko konpromezu irmoagatik nabarmendu zen Nazareteko musikaria. Eta ibilbide horretan murgildu nahi izan dugu irratiko bi lagunen eskutik. Batetik, Igor Muñoz "Pope" munduko musiketako adituarekin solastu gara. Erro ta Berri irratsaioko kideak Bannaren ibilbide musikalaren errepasoa egin digu, Palestinako ondare musikal tradizionaletik berreskuratutako eta berritutako kantetatik hasita, doinu rokeroagoetara. Bestetik, Jon Aranbururekin mintzatu gara, berak, Biladi Hadi kutur brigadan parte hartu zuelarik, aukera izan baitzuen kantari palestinarra aurrez aurre ezagutu eta harekin Mikel Laboaren bertsio bat grabatzeko. Aranburuk momentu hunkigarri hura ekarri du gogora eta Bannaren jarrera konprometitu irmoa azpimarratu du, Palestinako barrokarekin eta Israelgo erregimenaren artisten aurkako boikot kanpainiarekin.

 
Banner

Hala Bedi

Astelehenero 20:00-21:00 tartean, "Uhintifada" da Hala Bedi Irratiaren eta 97.0 Irrati Librea uhin askeetako palestinarren ahotsa. Palestinari buruz eta berarekin jarduten duen programa da. Mundu mailako intifadarako gonbidapena. Adi guztiok seinalera!

Kuña jaitsi: [mp3]

TWITTER KI

IRRATI SAIOAK

Make sure you have at least Flash Player 7. If not,please download.

 

 

VIDEO

+Video


xnxx xnxxx xnxx xnxx