Portada Multimedia UHintifada [Audio] Uhintifada 304: «Alkarama elkartea emakume palestinarrak eta borrokan jokatzen duten papera ikustarazteko beharretik sortu da»
[Audio] Uhintifada 304: «Alkarama elkartea emakume palestinarrak eta borrokan jokatzen duten papera ikustarazteko beharretik sortu da» PDF Inprimatu Email
2018/01/29

Aste honetako atalean Alkarama elkartea aurkeztu dugu Uhintifadako mikrofonootan. Erakunde sortu berria espainiar estatuko emakume palestinar feminista eta laikoen topagunea da, eta haren helburua diasporako zein Palestinako bertako emakume palestinarrak ikustaraztea da, eta emakume horiek askapenerako borrokan jokatzen duten papera balioestea. Aurkezpen lanetan Jaldia Abubakra izan dugu solaskide gure mikrofonootan. Abubakra Gazan jaiotako ekintzailea da eta gaur egun Madrilen bizi da. Besteak beste, Emakumeak Gazarako Bidean ekimenean parte hartu zuen. Bera da Alkaramako sortzaileetako bat eta bere jardunean mintzatu zaigu emakume palestinarren mugimenduko historia eta gaurkotasunaz, eta kritikatu du mendebaldeko prentsako hedabide hegemonikoek elikatu egiten dutela Israelek bultzatu nahi duen emakume palestinarren irudi estereotipatua.

 
Banner

Hala Bedi

Astelehenero 20:00-21:00 tartean, "Uhintifada" da Hala Bedi Irratiaren eta 97.0 Irrati Librea uhin askeetako palestinarren ahotsa. Palestinari buruz eta berarekin jarduten duen programa da. Mundu mailako intifadarako gonbidapena. Adi guztiok seinalera!

Kuña jaitsi: [mp3]

TWITTER KI

IRRATI SAIOAK

Make sure you have at least Flash Player 7. If not,please download.