Portada Multimedia UHintifada UHintifada 302: Juani Rishmawi: «Jerusalem bereganatutakoan hurrengo pausua Zisjordaniako anexioa izango da, eta bi urteko epean palestinarrak Jordaniara kanporatzea»
UHintifada 302: Juani Rishmawi: «Jerusalem bereganatutakoan hurrengo pausua Zisjordaniako anexioa izango da, eta bi urteko epean palestinarrak Jordaniara kanporatzea» PDF Inprimatu Email
2017/12/18

Aste honetako atalean ere Jerusalemeko afera izango dugu hizpide Uhintifadako mikrofonootan. Donald Trumpek AEBetako enbaxada Jerusalemera mugiaraziko dutela iragarri zuenetik giroa biziki gaiztotu da hiri santuan zein Zisjordania eta Gazako eremuetan. Pasa den astean Eugenio Garcia Gasconen kronika Jerusalemetik entzundakoan, gaurkoan harresiaz beste aldera joko dugu Juani Rishmawiren Bethlehemetiko testigantza jasotzeko. Rishmawi Palestinako HWC (Health Work Committees) erakundeko langilea da eta hiru hamarkada luze daramatza Bethlehemeko Beit Sahour auzoan bizitzen. Bere jardunean gogoeta egin du Israel azken hamarkada hauetan Jerusalemen burutzen ari den garbiketa etniko kanpainaren inguruan, eta azaldu du horretarako hamaika baliabide administratibo, urbanistiko, legal, militar eta politiko erabiltzen dituztela populazio palestinarra desagertarazteko. Halaber, ohartarazi du arriskua dagoela Jerusalemekin bukatutakoan garbiketa etniko kanpainia Zisjordania osora zabaltzeko eta bi urteren buruan eskualde osoa bereganatzeko. Salatu du Israelgo armadaren bortizkeria bolada berri honek Bethlehem kaltetzen duela bereziki, hiriarentzat hauspo ekonomikoa ekarri ohi duen turismoa uxatu duelako.

 
Banner

Hala Bedi

Astelehenero 20:00-21:00 tartean, "Uhintifada" da Hala Bedi Irratiaren eta 97.0 Irrati Librea uhin askeetako palestinarren ahotsa. Palestinari buruz eta berarekin jarduten duen programa da. Mundu mailako intifadarako gonbidapena. Adi guztiok seinalera!

Kuña jaitsi: [mp3]

TWITTER KI

IRRATI SAIOAK

Make sure you have at least Flash Player 7. If not,please download.