Uhintifada 284: Ireki Shuhada Street, Israelgo Apartheid erregimenaren alderdirik lazgarrienetakoa. |
2017/03/13 |
1994ko otsailaren 25ean Baruch Goldstein, New Yorkeko Brooklyn auzoko mediku kolono fundametalista, Hebrongo Ibrahim mezkitan sartu eta otoitzean ari ziren palestinarrak gerra rifle batez tirokatu egin zituen. Erasoan 29 lagun erail eta ehundik gora zauritu egin zituen. Geroztik, okupazio erregimenak salbuezpenezko neurriak ezarri zituen hiri sakratuan, bertako alde zaharra ilegalki okupatu zuten kolonoak eta bertako biztanleak banatzeko. Hainbesterainokoa zen hango giro latza non Osloko akordioetan ere atal berezi bat dedikatu zioten aferari. Ondorioz, 1997an hiria H1 eta H2 guneetan banatuta geratu zen. Bazterkeria neurriek Shuhada kalea izan zuten jomugan, Hebrongo populatuenetakoa eta merkataritzaren gunea. Hogei urte geroago apartheid legeen eta inpunitate osoz jokatzen duten kolono fundamentalisten jazarpenaren emaitza lazgarria izan da palestinarrentzat: zirkulazioa murriztuta dute eta debekatuta zenbait kaletan, ekonomia larriki kaltetu da, eta armadaren kontrola zein kolono eta soldaduen musutrukeko erasoak etengabekoak dira. Hebronek bizi duen salbuespenezko egoerak bultzatuta Kolonien Aurkako Gazteen Taldeak Open Shuhada Street kanpainia sortu zuen, muturreko egoera hori nazioarteko iritzi publikoaren arretagunean jartzeko. Euskal Herrian ere ohiartzuna izan du ekimenak, izan ere, iragan larunbatean Bilboko BDZ taldeak Bidebarrieta kalera bertara eraman zuen nazioarteko kanpainiaren aldarria ekintza irudimentsu eta didaktiko baten bitartez. Aste honetako atalean Esther Muñoz Bilboko BDZ taldeko ekintzailea izan dugu solaskide Uhintifadaren mikrofonootan kanpainia horren berri ematen.
+Video |
Astelehenero 20:00-21:00 tartean, "Uhintifada" da Hala Bedi Irratiaren eta 97.0 Irrati Librea uhin askeetako palestinarren ahotsa. Palestinari buruz eta berarekin jarduten duen programa da. Mundu mailako intifadarako gonbidapena. Adi guztiok seinalera!
Kuña jaitsi: [mp3]
+Video