Uhintifada 270: David Bondia: «BDZen aldeko mozioak akasgabeak dira ikuspegi legaletik, ACOMek jarritako salaketen helburua udalak kikiltzea da». |
2016/11/13 |
Aste honetako atalean, berriz ere, lobby sionistak BDZen aldeko mozioak onartu dituzten udalen kontra abian jarri duen kanpaina judizialaren zirrikituak aztertu ditugu. Israelen aldeko presio taldeek, ACOM elkartearen bitartez, helegiteak jarri dituzte Boikot, Desinbertsio eta Zigorren nazioarteko kanpainiari atxikitu zaizkion udalerrien kontra; eta oraingo honetan aztertu nahi izan ditugu prozedura horiek ikuspuntu legal eta teknikotik, besteak beste, Kanpezuko (Araba) Udalaren kontra jarritako salaketa. Horretarako David Bondia izan dugu solaskide Uhintifadako mikrofonootan. Bondia Bartzelonako Unibertsitateko irakaslea da Nazioarteko Zuzenbide Publikoan eta Nazioarteko Harremanetan; horrez gain, Kataluniako Giza Eskubideen Institutuko zuzendaria ere bada. Haren esanetan, BDZ kanapiniaren aldeko mozioak akasgabeak dira ikuspuntu legaletik, izan ere, nazioarteko zuzenbidean eta oinarrizko Giza eskubideetan oinarrituta daude; eta ondorioz, ACOMek jarritako salaketek porrot egiteko beste irtenbiderik ez dute; salaketa horien helburu bakarra BDZ mugimendua eta atxikitako udalak kikiltzea da.
+Video |
Astelehenero 20:00-21:00 tartean, "Uhintifada" da Hala Bedi Irratiaren eta 97.0 Irrati Librea uhin askeetako palestinarren ahotsa. Palestinari buruz eta berarekin jarduten duen programa da. Mundu mailako intifadarako gonbidapena. Adi guztiok seinalera!
Kuña jaitsi: [mp3]
+Video