Uhintifada 228: Festiclown jaialdiak hirugarren aldiz eraman ditu irribarreak Palestinara |
2015/09/28 |
Hirugarren urtez jarraian zirkogintza arloko hamaika artista Zijordanian zehar ibili dira Festiclown jaialdian irriaren indarrez palestinarren eguneroko bizimodu latzari hortzak erakusten. Aste honetako atalean ekimen horretako antolatzaileetako batekin izan gara solasean, Ivan Pradorekin. Prado Pallasos en Rebeldia taldeko kidea dugu, eta bere jardunean Nablus, Ramallah eta Ekialdeko Jerusalem artean egindako ibilbidearen berri eman digu. Aurtengo edizioan, gainera, zirkogintzarako formakuntza tailerrak eman dituzte bisitatu dituzten errefuxiatuen kanpamenduetan, eta musika talde bat ere batu zaie taldera: Txarango. Apartheid harresiaren irrazionaltasuna agerian uzteko hautsak harrotu dituen performance bat egin dute, eta biluzik agertu dira porlanezko paretaren aurrean. +Video |
Astelehenero 20:00-21:00 tartean, "Uhintifada" da Hala Bedi Irratiaren eta 97.0 Irrati Librea uhin askeetako palestinarren ahotsa. Palestinari buruz eta berarekin jarduten duen programa da. Mundu mailako intifadarako gonbidapena. Adi guztiok seinalera!
Kuña jaitsi: [mp3]
+Video