Uhintifada 225: Emakume palestinarren inguruko zinemaldia Donostian |
2015/06/14 |
Ekainaren 16 eta 17an Biladi Palestinako kultur elkarteak emakume palestinarren inguruko zinema emanaldia antolatu du Donostiako Koldo Mitxelena aretoan. Biladi palestinar jatorriko euskal herritarrak biltzen dituen elkartea da, eta Palestinako kultura ezagutaraztea eta Palestinarekiko elkarlan zubiak eraikitzea du helburu. Aurten ere, beste jarduera askoren artean, emakume palestinarrari dedikatutako zinemaldia antolatu dute, ohiko komunikabide eta zinemagintza ofizialek ematen ez duten Palestinako beste ikuspegi bat emateko asmoz. Gaurko atalean Sara Hawarirekin solastu gara. Hawari palestinar jatorriko euskalduna eta Biladiko kidea da. Berak azpimarratu du zinemagintzaren garrantzia herri baten historiaren kontaketa eraikitzeko eta okupatzailearen kontaketa ofiziala desmontatzeko. Halaber, Israelgo ordezkariei boikot egiteko beharraz aritu da, baita kultura eta zinemagintza arloetan ere
+Video |
Astelehenero 20:00-21:00 tartean, "Uhintifada" da Hala Bedi Irratiaren eta 97.0 Irrati Librea uhin askeetako palestinarren ahotsa. Palestinari buruz eta berarekin jarduten duen programa da. Mundu mailako intifadarako gonbidapena. Adi guztiok seinalera!
Kuña jaitsi: [mp3]
+Video