Uhintifada 216: Silwan auzoa, Jerusalemeko judeizazio egitasmoaren jomugan |
2015/04/08 |
Aste honetako atalean silwanicblog izeneko komunikazio proiektua ezagutu dugu, Jerusalemeko Silwan auzoan sortutako ekimena. Silwan Ekialdeko Jerusalemeko auzo historikoa da. Azken urteotan, eta Israelgo administrazioa burutzen ari den Jerusalemeko judeizazio plana dela medio, etengabeko jazarpena pairatzen ari dira auzuneko biztanleak. Hamaika tresna baliatzen ditu Udalak palestinarrak euren bizitokitik garbitzeko; hala nola, etxeak birrintzea, desjabetzeak, palestinarren etxeetan kolonoak sartzea, ur eta argindar horniketa moztea, eraikitzeko baimenak debekatzea... baina auzotarrek tinko eusten diote euren bizitokiari. Auzotarron erresistentzia bide bat komunikazioa delakoan, Wadi Hilweh Information Center proiektua sortu dute. Informazio zentro horrek auzoko egunerokotasunaren berri ematen duen webgunea argitaratzen du. Aste honetan Fabiana Ezcurra blogaria izan dugu solaskide Uhintifadako mikrofonootan, webgune horren gastelaniazko bertsioa argitaratzearen arduraduna.
+Video |
Astelehenero 20:00-21:00 tartean, "Uhintifada" da Hala Bedi Irratiaren eta 97.0 Irrati Librea uhin askeetako palestinarren ahotsa. Palestinari buruz eta berarekin jarduten duen programa da. Mundu mailako intifadarako gonbidapena. Adi guztiok seinalera!
Kuña jaitsi: [mp3]
+Video