Uhintifada 214: Leo Bassi: «Balore humanisten eta pentsamendu arrazionalaren defentsak eraman ninduen okupazioaren irrazionaltasunaren aurka borrokatzera» |
2015/03/25 |
Aste honetako atalean Leo Bassi bufoi, librepentsalari eta zirikatzailea izan dugu solaskide Uhintifadako mikrofonootan. Bassik pentsaera kritikoaren eta balore humanistak defendatu izan ditu bere ibilbide profesionalean zehar; eta horrexek, hain zuzen, eraman zuen bere gaztetasunean jarrera filosionista izatetik Palestinako okupazioaren irrazionaltasunaz jabetzera. Palestinarekiko bere konpromezua, halaber, hitzetatik ekintzetara eraman du; horrela, Festiclown zirkongintza jaialdian parte hartu du. Sionismoaren zentsugabekeriaren salaketa bere eguneroko jarduera profesionalera eraman du, eta bere ikuskizunetan boikotaren aldarri ozena egiten du. Haren esanetan boikota gizarte zibilaren tresna zilegia eta eraginkorra da politikan eragiteko.
+Video |
Astelehenero 20:00-21:00 tartean, "Uhintifada" da Hala Bedi Irratiaren eta 97.0 Irrati Librea uhin askeetako palestinarren ahotsa. Palestinari buruz eta berarekin jarduten duen programa da. Mundu mailako intifadarako gonbidapena. Adi guztiok seinalera!
Kuña jaitsi: [mp3]
+Video