Uhintifada 211: Askatasunaren Ontzidia, berriro ere Gazako setioa urratzeko saiakera |
2015/03/05 |
Aste honetako atalean Laura Arau ekintzailea izan dugu gonbidatuta Uhintifadaren mikrofonootan. Arau Rumbo a Gaza ekimenaren bultzatzailetakoa da, eta datorren udaberrian Gazako itsaso bidezko setioa urratuko duen itsasontzi talde bat bidaltzeko lanetan dabil. Askatasunaren Ontzidiek helburu humanitarioaz gain, Isaraelek Gazaren gainean ezartzen duen blokeoa desobeditzea ere dute xedea. Arauk eskarmentua du ekintza solidario horietan, izan ere, 2010ean Mavi Marmara itsasontzian zegoen Israelgo armadak erasotu eta hamar ekintzaile erail zituenean. Orduan nazioarteko erakundeek gerra krimentzat hartu zuten erasoaldi hura, g;ur egun arte, aitzitik, ez da justiziarik egin erailketa haien inguruan. Rumbo a Gaza ekimenekoak, halere, ez dira kikildu eta berriz ere buru belarri ari dira Gazarako hurrengo abordaia prestatzen.
+Video |
Astelehenero 20:00-21:00 tartean, "Uhintifada" da Hala Bedi Irratiaren eta 97.0 Irrati Librea uhin askeetako palestinarren ahotsa. Palestinari buruz eta berarekin jarduten duen programa da. Mundu mailako intifadarako gonbidapena. Adi guztiok seinalera!
Kuña jaitsi: [mp3]
+Video