Portada Multimedia UHintifada Uhintifada 100: Ehun harrikada Palestinako inkomunikazioaren harresia birrintzeko
Uhintifada 100: Ehun harrikada Palestinako inkomunikazioaren harresia birrintzeko PDF Inprimatu Email
2012/01/31

leila

Uhintifadaren ehungarren atala egin dugu aste honetan, eta horregatik gure ibilbide laburra baina emankorraren errepasoa egiteko tartea hartu nahi izan dugu. Hori dela eta, azken bi urte eta erdi pasatxo hauetan jaso ditugun testigantza interesgarrienen lagin txiki bat eskaini nahi izan dizuegu. Lehenik, Palestinako errefuxiatuen lekukotasuna jaso dugu Naji Owdahren ahotan; Naji Bethleheneko Dheisheh errefuxiatuen kanpamenduko kidea dugu eta errefuxiatuen historiaz eta eguneroko bizipenez mintzatu zaigu. Jarraian, Israeldar antisionisten testigantza ere jaso dugu Omer Shariren eskutik; Omer Anarchist Against the Apartheid Wall (Apartheid Harresiaren Aurkako Anarkistak) taldeko kidea dugu eta bere taldeko jardueraz aritu zaigu. Adituei ere eman diegu abotsa Antonio Seguraren hitzen bitartez; Antonio Espainako abokatua dugu eta, besteak beste, Gazan egindako sarraskiengatik Auzitegi Nazional aurrera eraman nahi izan ditu Israelgo militarrak; harekin nazioarteko jurisdikzioaz solastu gara. Adituak ezezik ekintzaileak ere izan ditugu solaskide; besteak beste, Ivan Prado, Galizako Paiasos en Rebeldia taldeko kidea eta Palestinako Festiclown jaialdian prestaketa lanetan zebilela Palestinatik bota egin zutena; eta Edorta Jimenez idazlea, Gazarako abiatzekoa zen Gernika ontzian ontziratu zena. Azkenik, BDS nazioarteko kanpainari ere eskaini nahi izan diogu tarte berezi bat, eta horretarako Hind Awadi, Palestinako Boikoterako Kanpainia Nazionaleko kideari, egindako elkarrizketa berreskuratu dugu. Ordubete eskas batean, beraz, ehun saiotan bildutakoaren lagin txiki bat baino ezin izan dugu laburtu. Beste ehun atalez, gutxienez, Palestinako inkomunikazioaren harresiak birrintzen jarraituko dugulakoan. Osasuna eta askatasuna.

 
Banner

Hala Bedi

Astelehenero 20:00-21:00 tartean, "Uhintifada" da Hala Bedi Irratiaren uhin askeetako palestinarren ahotsa. Palestinari buruz eta berarekin jarduten duen programa da. Mundu mailako intifadarako gonbidapena. Eta orain baita Bilboko Tas-Tas irratian ere saioa entzun dezakezu, igandero 11:00etatik 12:00etara. Adi guztiok seinalera!

Kuña jaitsi: [mp3]

IRRATI SAIOAK

Make sure you have at least Flash Player 7. If not,please download.

Agenda

May 2012 June 2012
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Aktibitate guztiak ikusi