Portada Multimedia UHintifada Uhintifada 99: Nazioarteko solidarioen aurkako jazarpena Israelen. Patriren testigantza
Uhintifada 99: Nazioarteko solidarioen aurkako jazarpena Israelen. Patriren testigantza PDF Inprimatu Email
2012/01/17

palestina99Aste honetako atalean azken aldi honetan Israelgo administrazioa nazioarteko elkartasunari ezartzen ari zaion kontrol zorrotza izango dugu mintzagai Patri Lezamaren eskutik. Patri Komite Internazionalistetako militantea da eta urte askotan Palestinarako elkartasun brigadetan hartu izan du parte, halaber, BDS kanpainan ere ekintzaile sutsua da. Iragan abenduan, Palestinarako bidean zihoala, Tel Aviveko aireportuan gelditu, itaundu, eta ordu batzuk atxilo eta inkomunikatuta eduki ostean, israelerako sarrera galerazi eta madrilera bidali zuten bueltan. Internazionalistak gogor kritikatu ditu Israelek elkartasunari ezartzen dizkion trabak eta, batez ere, palestinarrei egunero ezartzen dizkien oztopoak, mugitzeko zein eguneroko bizimodua egiteko. Dena den, eta mehatxu guztien gainetik, tinko agertu da bere elkartasunarekiko konpromezuan eta animatu egin du jendea, elakartasun brigadetan parte hartzera, berari eta beste askori gertatutakoak erakusten duelako Israeldarrek beldur dietela lekuko ezerosoei eta elkartasuna emaitzak ematen ari dela.

 

 
Banner

Hala Bedi

Astelehenero 20:00-21:00 tartean, "Uhintifada" da Hala Bedi Irratiaren uhin askeetako palestinarren ahotsa. Palestinari buruz eta berarekin jarduten duen programa da. Mundu mailako intifadarako gonbidapena. Eta orain baita Bilboko Tas-Tas irratian ere saioa entzun dezakezu, igandero 11:00etatik 12:00etara. Adi guztiok seinalera!

Kuña jaitsi: [mp3]

IRRATI SAIOAK

Make sure you have at least Flash Player 7. If not,please download.

Agenda

May 2012 June 2012
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Aktibitate guztiak ikusi