Portada Multimedia UHintifada UHintifada 97: EH-Palestina Sareak Israeli boikot egiteko deia eraman du EAEko Legebiltzarrera
UHintifada 97: EH-Palestina Sareak Israeli boikot egiteko deia eraman du EAEko Legebiltzarrera PDF Inprimatu Email
2011/12/20

EH Palestian sareaAste honetako atalean Igor Olabarrieta izan dugu solaskide. Igorrek EH-Palestina Sarearen kideak, mugimenduak iragan astean EAEko Legebiltzarrean egindako prentsa agerraldiaren berri eman digu. Legebiltzarrak, Eusko Jaurlaritzak eta SPRIk delegaritza bat bidali zuten Israelera abenduaren 10etik 12ra bitartean hitzarmen komertzialak sinatzeko estatu sionistako zenbait enpresarekin. Sareak, berriz, isilean bidalitako delegaritza horren aurkako salaketa eraman zuen iragan abenduaren 13an Legebiltzarrean egindako prentsaurrekora eta horretarako Aralar, EB eta EAko diputatuen babesa ere izan zuten. Bestalde, salaketa instituzionalaz aparte, kalean ere izan da Sarea Israelekiko akordio ekonomikoak salatzen. Horretaz eta Palestinarekiko elkartasun mugimenduak azken asteotan abian jarri duen Israelen ekoiztutako jostailuen kanpainaz ere solastu gara aste honetako kolaboratzailearekin.

 
Banner

Hala Bedi

Astelehenero 20:00-21:00 tartean, "Uhintifada" da Hala Bedi Irratiaren uhin askeetako palestinarren ahotsa. Palestinari buruz eta berarekin jarduten duen programa da. Mundu mailako intifadarako gonbidapena. Eta orain baita Bilboko Tas-Tas irratian ere saioa entzun dezakezu, igandero 11:00etatik 12:00etara. Adi guztiok seinalera!

Kuña jaitsi: [mp3]

IRRATI SAIOAK

Make sure you have at least Flash Player 7. If not,please download.

Agenda

May 2012 June 2012
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Aktibitate guztiak ikusi