Portada Multimedia UHintifada


UHintifada #33 PDF Inprimatu Email
2010/03/09

Tribunal Russell sobre PalestinaAste honetako UHintifada saioa Martxoan 1etik 3ra Bartzelonan egindako Palestinari Buruzko Russell Epaimahaiaren emaitzak aztertzera dedikatu dugu. Horretarako zenbait testigantza jaso dugu; besteak beste, Martí Ulivellarekin, antolakuntza batzarreko kidearekin, Hala Bediko mikrofonoetan izandako solasaldia; Tas-tas irratiko Mar de Fueguitosen Alberto San Juan aktoreari egindako elkarrizketa; eta J. Antonio Martin Pallinen, Epaitegi Goreneko epailearen hitzak. Halaber, Mayumana musika eta dantza talde israeldarrari boikot deia ere zabaldu dugu.

 

 
UHintifada #32 PDF Inprimatu Email
2010/03/02

Juani RishmawiAste honetako UHintifada irratsaioan Juani Rishmawi-rekin solasteko aukera izan dugu. Juani Health Work Committees (HWC) erakundeko langilea da eta Palestinan bizi da bertan familia osatu zuenetik. Oraingoan Bethlehem hiriko egunerokotasunaz solastu gara, azken asteotan giroa gaiztotuta baitabil Israelgo agintariek Rachelen hilobia "nazio ondarea" izendatuko duela iragarri zutenetik. Egunotan Bartzelonan ospatzen ari den Palestinaren inguruko Russel Epaimahaia ere izan dugu mintzagai.


 
UHintifada #31 PDF Inprimatu Email
2010/02/25

Ariadna JovéAste honetako uhintifadako atalean Ariadna Jové-rekin, ISMko Catalunyako ekintzailearekin, solasteko aukera izan dugu. Azken aldi honetan nazioarteko solidarioen aurkako sarekada boladen testuinguruan atxilotu zuten duela bi aste Ramallahn. Orain Tel Avivera bota dute eta bertan dago Zisjordaniara noiz bueltatuko zain. Halaber, Mossaden inguruan aritu gara, historian zehar eta mundu zabalean egin dituzten zenbait ekintzaren inguruan.

 


 
UHintifada #30 PDF Inprimatu Email
2010/02/15

Rachel CorrieAzken aldi honetan Israelgo armada gero eta traba gehiago ari da jartzen Palestinako gizarte eragileen eta nazioarteko elkartasun taldeen jarduerari eta aste honetako uhintifadaren atalean arreta deitu nahi izan dugu honen inguruan. Oztopo horien adibideak dira Jamal Juma edo Ariadna Jové solidario katalanaren atxiloketak. Halaber, aprobetxatu dugu aukera Rachel Coorie ekintzaile estatubatuerraren erailketa gogoratzeko eta "My name is Rachel Corrie" antzezlanaren pasarte batzuk entzuteko.

 

 
UHintifada #29 PDF Inprimatu Email
2010/02/09

Aste honetako atalean Isidre Pallas izan dugu berriz ere estudioan bertan solaskide. Hedabide handietan holokaustoaren urteurrena bolo-bolo dabilen aste honetan gai gatazkatsu horren inguruan aritu gara, zenbait idazle kritiko esanguratsuen obren eskutik. Besteak beste, Norman Gary Finkelstein-en "La industria del holocausto" edo Robert Fisk-en "La gran guerra por la civilización" izan ditugu mintzagai.


 


Banner

Hala Bedi

Astelehenero 20:00-21:00 tartean, "Uhintifada" da Hala Bedi Irratiaren uhin askeetako palestinarren ahotsa. Palestinari buruz eta berarekin jarduten duen programa da. Mundu mailako intifadarako gonbidapena. Adi guztiok seinalera!

IRRATI SAIOAK

Make sure you have at least Flash Player 7. If not,please download.

Agenda

Martxoa 2010 Apirila 2010
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Aktibitate guztiak ikusi