Uhintifada 287: Xixongo herriak txartel gorria erakutsi dio Israeli. Inprimatu
2017/04/06

Iragan martxoaren 24an Espainiako eta Israelgo futbol selekzioak aurrez aurre izan ziren Xixonen (Asturies). Molinon estadioa norgehiagorako hautatu zuten unetik piztu zen polemika, izan ere, Xixon Palestinako elkartsaunagatik nabarmendu da azken garaiotan. Hango Udala estatuan BDZ kanpainiarekin bat egin dutenetakoa da. Gainera, azken hilabeteotan, Palestinarekiko elkartasun mugimenduko bederatzi ekintzaile auzitara eraman dituzte Jovellanos Antzokian Israelgo talde batek agerraldia egin behar zuenean parean protesta egiteagatik. Gauzak horrela, Israelgo enbaxadak ere gaitzetsi egin zuen partidarako Xixon hautatu izana. Azken hilabeteotan BDZ mugimenduak gizarteratze eta informazio kanpainia burutu du, "Erakutsi Israeli txartel gorria" lelopean, eta lan horren puntu gorena partidaren egunean bertan antolatu zuten, eta 3000 lagunetik gora bildu zituen, manifestazioa izan zen. Aste honetako atalean, Angel Alonso izan dugu solaskide, Asturieseko CSCA (Kausa Arabiarrarekiko Elkartasun Komitea) taldeko kidea dugu. Bere jardunean salatu du kirola kirol denetik beti izan dela politikari lotua; eta Israelek, burututako sarraskien inguruko irudia iritzi publikoaren aurrean zuritzeko, kirola baliatzen duenez gero; zilegia dela, halaber, kirola Giza Eskubideen aldeko aldarrikapenerako baliatzea.

+Video