Atal honetan Muqawama irratian Heider Eidi egindako elkarrizketa berreskuratu dugu. Heider Gazako analista politikoa eta BDS mugimenduko ekintzailea dugu eta Gazako egoeraren eta hango bizi baldintzen berri eman digu "Berun Urtua" operaziotik hiru urte pasa direlarik. Halaber, Gazako zerrenda eta Egiptoren arteko lurrazpiko tunelez aritu zaigu eta hango populazioaren biziraupenerako jokatzen duten paperaz. Bestalde, eta boikotaren inguruko albisteei dagokionez, Israelgo enbaxadak estatu sionistaren interesak bultzatu dituzten eragileei emandako Samuel Hadas sariaz mintzatu gara eta saritutako batzuek, hala nola, Jose Maria Aznarrek eta Esperanza Aguirrek, egindako adierazpen lotsagarriez.
Uhintifadaren ehungarren atala egin dugu aste honetan, eta horregatik gure ibilbide laburra baina emankorraren errepasoa egiteko tartea hartu nahi izan dugu. Hori dela eta, azken bi urte eta erdi pasatxo hauetan jaso ditugun testigantza interesgarrienen lagin txiki bat eskaini nahi izan dizuegu. Lehenik, Palestinako errefuxiatuen lekukotasuna jaso dugu Naji Owdahren ahotan; Naji Bethleheneko Dheisheh errefuxiatuen kanpamenduko kidea dugu eta errefuxiatuen historiaz eta eguneroko bizipenez mintzatu zaigu. Jarraian, Israeldar antisionisten testigantza ere jaso dugu Omer Shariren eskutik; Omer Anarchist Against the Apartheid Wall (Apartheid Harresiaren Aurkako Anarkistak) taldeko kidea dugu eta bere taldeko jardueraz aritu zaigu. Adituei ere eman diegu abotsa Antonio Seguraren hitzen bitartez; Antonio Espainako abokatua dugu eta, besteak beste, Gazan egindako sarraskiengatik Auzitegi Nazional aurrera eraman nahi izan ditu Israelgo militarrak; harekin nazioarteko jurisdikzioaz solastu gara. Adituak ezezik ekintzaileak ere izan ditugu solaskide; besteak beste, Ivan Prado, Galizako Paiasos en Rebeldia taldeko kidea eta Palestinako Festiclown jaialdian prestaketa lanetan zebilela Palestinatik bota egin zutena; eta Edorta Jimenez idazlea, Gazarako abiatzekoa zen Gernika ontzian ontziratu zena. Azkenik, BDS nazioarteko kanpainari ere eskaini nahi izan diogu tarte berezi bat, eta horretarako Hind Awadi, Palestinako Boikoterako Kanpainia Nazionaleko kideari, egindako elkarrizketa berreskuratu dugu. Ordubete eskas batean, beraz, ehun saiotan bildutakoaren lagin txiki bat baino ezin izan dugu laburtu. Beste ehun atalez, gutxienez, Palestinako inkomunikazioaren harresiak birrintzen jarraituko dugulakoan. Osasuna eta askatasuna.
Aste honetako atalean azken aldi honetan Israelgo administrazioa nazioarteko elkartasunari ezartzen arizaion kontrol zorrotza izango dugu mintzagai Patri Lezamaren eskutik. Patri Komite Internazionalistetako militantea da eta urte askotan Palestinarako elkartasun brigadetan hartu izan du parte, halaber, BDS kanpainan ere ekintzaile sutsua da. Iragan abenduan, Palestinarako bidean zihoala, Tel Aviveko aireportuan gelditu, itaundu, eta ordu batzuk atxilo eta inkomunikatuta eduki ostean, israelerako sarrera galerazi eta madrilera bidali zuten bueltan. Internazionalistak gogor kritikatu dituIsraelek elkartasunari ezartzen dizkion trabak eta, batez ere, palestinarrei egunero ezartzen dizkien oztopoak, mugitzeko zein eguneroko bizimodua egiteko. Dena den, eta mehatxu guztien gainetik, tinko agertu da bere elkartasunarekiko konpromezuan eta animatu egin du jendea, elakartasun brigadetan parte hartzera, berari eta beste askori gertatutakoak erakusten duelako Israeldarrek beldur dietela lekuko ezerosoei eta elkartasuna emaitzak ematen ari dela.
6ª entrega de “Herriak”, esta vez dedicada a todos los presos/as políticos/as del mundo. Con motivo de la convocatoria naciona de este próximo sábado para manifestarse en favor de los derechos de los/as presos /as políticos/as vascos/as hacemos un repaso a esta y otras realidades. Ponemos el foco en el escenario colombiano y mexicano y la escalada de criminalización y represión que viven ambos países. Damos una vuelta breve al mundo para conocer otros frentes y os adelantamos detalles de una de las iniciativas con las que empezaremos el año. Potemkin Zinema.
Nos vemos el sábado en las calles de Bilbo. Kolosala izango da.
Aste honetako atalean Palestinako ur baliabideak izan ditugu hizpide UHintifadan Xabi Agirregabiriaren eskutik. Xabi Sodepaz GKEko kidea da, Palestinako auzietarako arduraduna, eta aditua hidrologia kontuetan. Harekin aztertu ditugu ur baliabideen garrantzia zonalde horretako kontrol geoestrategikorako; Israelek ur iturriak bereganatzeko baliatzen dituen tresnak; eta kontrol horrek palestinarren eguneroko bizimoduan, ekonomian eta nekazaritzan eragiten dituen ondorioak.