Ez dadila gelditu ideien kontrabandoa! PDF Inprimatu Email
Ideien Kontrabandoa 2013
2013/05/28

Contrabando de ideas2013. Kapitalismoa bere enegarren krisia pairatzen ari da. Berezko zaizkion krisi horietako bat. Sistema honek bere funtzionamendu “Zuzena” mantentzea hobesten baitu, mundu osoan zehar 3000 milioi pertsona txirotasunik gogorrenean mantentzea badakar ere. Zapalkuntza eta miseria sortzen zein planetaren zein gizateriaren zati handiak txikitzen aritzen den sistema honek, berriro ere, ispiluaren parez pare kokatzen gaitu. Zeintzuk ote dira honi aurre egiteko molde eraginkorrenak? Gai al gara alternatiba berriak sortzeko?

Eskura ditugun lanabesen artean, internazionalismoa etorkizunez beteriko tresna dugu. “Beste mundu” baterako apustu kolektiboak erradikaltasun argia dakar. Bide hau sistema osoarekiko kritikan oinarritua da, eta ez honen puntu beltz batzuenean. Internazionalismoak, bere bizi esperientzia eta irakaspenen bidez, munduan zehar konpromiso militanteari ekin eta partekatzeko sarea ehundu du: Kontra-informazioa, salaketa, brigadak, desobedientzia, besarkadak… eta, nola ez, amaraun honetan zehar garatu den ideien kontrabandoa.

Nikaraguako Somotoko oihanetik, Habanako kaleetara, Txiapasko San Cristobal de las Casaseko egunsentietatik, Gazako erresistentzia tinkora, Pragako kaleetatik Caracaseko 23 de Enero auzoko muinoetara, Bangladesheko ehungintza tailerretako sarraskien aurkako protestak alde batera utzi gabe. Kolpez kolpe, Internazionalismoaren mugikortasunak hainbat borroka esparru eta guda zelai jaso ditu bere baitan. Borroka feminista, ikuspuntu ekologikoa, alternatiba eta borroka molde berrien eraikuntza… egunez egun jasotzen jarraitu behar du.

Komite Internazionalistetatik, esperientzia praktiko hauetako batzuetara hurbilpena egin nahi izan dugu. Honetarako, “Kapitalismoaren aurrean herrien arteko ideien kontrabandoa” izeneko jardunaldiak antolatu ditugu, esperientzia interesgarriak partekatuko dituguneko hausnarketa, formakuntza eta eztabaidarako gune bat sortzeko grinak bultzatuta. Euskal herrirako alternatiba sozioekonomikoen, Venezuelako fabrika berreskuratuetan ematen den langile kontrolaren, Andaluziako finken okupazioaren, Kataluiniako Kooperatiba integralaren edota latinoamerikan topa ditzakegun duintasun ereduen inguruan entzun eta eztabaidatzeko aukera edukiko dugu. Ekainaren 3tik 9ra antolatu ditugun ekimenetan gurekin batera parte hartzeko gonbitea luzatu nahi dizuegu.

Ez dadila gelditu ideien kontrabandoa!

+Video

 
Banner

TWITTER KI

 

 

VIDEO

+Video


xnxx xnxxx xnxx xnxx