Portada Bereziak Venezuelarekin bat!
Venezuelarekin bat! PDF Inprimatu Email

Komite Internazionalistek “Venezuelarekin bat!” aldizkaria argitaratu du. Aldizkari hau, Venezuelako herria burutzen ari den prozesu eraldatzailea analizatzeko eta ezagutzera emateko tresna izatea nahi dugu.

Monografiko berezi honekin, Venezuelan etengabe eraikitzen ari den prozesu eraldatzaile honen hainbat alderdiri begirada sakona eman nahi izan diogu eta honako gai hauek analizatzen dira besteak beste: urriaren 7ko hauteskunde prozesua, iraultzaren lorpenak, estatuak eta gizarte mugimenduek jokatzen dituzten rolak, kontraesanak eta gobernuak ekin behar dien erronkak, Venezuelaren papera latinoameriakako panorama politikoan edota nekazal arloko borroka.

Aldizkari honetan gizarte mugimendu desberdinetako militantei egindako elkarrizketa interesgarriak ere agertzen dira: Movimiento de Poblador@s, Araña feminista sarea, edota UNETE langileen sindikatua besteak beste.

Bere 40 orrialdeetan zehar, Komite Internazionalistekin herri karibetar honetara delegazio desberdinetan bidaiatu diren brigadisten iritzia ere aurkitu daiteke, baita iazko brigadaren argazki-erreportajea ere. Honez gain, gomendutako liburuen saila, Caracazo-tik gaur egunera arteko prozesuaren kronologia grafikoa, panorama mediatikoaren gaineko artikuluak edota paramiliratismo kolonbiarraren murgiltzea Venezuelan.

Aldizkaria Komite Internazionalistetako militanteon lanari esker argitaratu badugu ere, zenbait kolaboratzaileren laguntza ere eskertu behar dugu, adibidez: Dario Azzellini, politologoa, idazlea eta dokumentalista “El negocio de la guerra. Nuevos mercenarios y terrorismo de Estado” (Monte Ávila, Venezuela, 2009) liburuaren idatzi zuena eta “5 Fabricas” (Eguzki Bideoak, 2006) dokumentalaren egilea, edota Luismi Huarte Pozas, soziologoa eta “El sur en Revolución Una mirada a la Venezuela Bolivariana” (Txalaparta, 2008) liburuaren egilea.

Aldizkaria egun hauetan kaleratuko dugu eta honako lekuotan eskuratu ahal izango da besteak beste: Bilbon (Gatazka, Ekoetxea), Donostian (Txoko Internazionalista, Kaxilda ta Hontza Liburudenda), Gasteizen (Gasteizko Gaztetxea, Hala-Bedi Taberna), Iruñean (La Hormiga Atómica, Zabaldi) eta beste herrietan ohiko lekuetan.

 
Banner

TWITTER KI