Portada
G7 eta bere munduaren aurkako mobilizaziorako deialdia PDF Inprimatu Email
2018/12/10


G7a zer ote?
G7ak mendebaldeko 7 potentzia ekonomikoak elkartzen ditu (AEB, Japonia, Alemania, Frantzia, Erresuma Batua, Italia, Kanada). Hierarkia bat ezartzen du herrien artean : potentzia handikoak direnak, ideologiko behar bezala lerrokatuak alde batetik eta besteak, baztertuak. Ez baitu zilegitasunik, hasieratik beretik G7a zalantzan emana izan da.

Merkataritza askea, desarautzea eta aurrekontu austeritatea sostenguz, G7ko estatuek inegalite sozialak bultzatu dituzte, azken ehun urteetan sekulan iritsi ez diren hein batera. G7ko gailurrak mendebaldeko potentzia handien nagusitasunaren sinboloa dira, kapitalismoaren interesen araberako konpromiso hoberenak bideratzeko eginak. Konpromiso horien koadroan dira erabakitzen beste herriei inposatzen zaizkien ekonomia eta finantza politikak.

G7 gailur horrek berezitasuna izanen du: Euskal Herrian iraganen da, kapitalismoaren, heteropatriarkatuarenetainperialismoaren zapalkuntzeierresistentzia, elkartasuna eta bestelako mundu bat eraikitzeko borontatea sustraituak eta bizirik diren lurralde batean.

G7ko mundua
G7 gailurren helburua kapitalismoaren etengabeko krisiei aurre egitea izan da luzaz, munduari neoliberalismoaren koadro zurruna inposatuz. Gaur egungo premia, sistema G7ko partaideek berek azken 40 urteetan garatutako politiken ondorioetatik salbatzea da. Haatik, nazioarteko egonkortasun eza, korapilaturiko maila desberdinetako krisiak, interes kapitalisten indarrak eta arazoen sustraiak hunkitzen ez dituzten neurriak direla kausa, gailur horiek omen duten eraginkortasuna ere zalantzan emana da. Oroz gainetik diru zama ikaragarriak xahutzen dituzten G7ko gailurrak (2018an 500 milioi dolar) komunikazio operazioak baizik ez dira.

G7a sinbolotzat duen munduaren egoera larria da oso eta bere ezaugarriak argi bezain eztabaidaezinak dira:

  • Klima nahasmendua.
  • Ingurumenaren pozoitzea eta bioaniztasunaren murrizketa gaitza.
  • Herri eta klase sozialen arteko desberdintasunen emendatzea.
  • Gerla inperialistak, elikaturiko gatazkak eta milioika jenderen pobretzea.
  • Behartutako migrazioak eta herri aberatsetako mugen itxiera.
  • Autoritarismo, erlijio fundamentalismo eta ideia arrazisten hedapena.
  • Indarkeria matxistaren areagotzea sustatzen duten politika neoliberalak.
  • Transnazionalen nagusitasunaren ondorioz, herritarren, herrien eta lurraldeen desjabetzea.

Gizadiaren parte handi bati Eskubideen adierazpen unibertsalean aldarrikatu oinarrizko eskubideak ukatuak zaizkio. Herri batzuk ez dira ezagutuak edo bortizki zapalduak eta beren autodeterminazio eskubidea ukatua da oraindik, bai eta Europaren bihotzean bertan ere. G7ko herri aberatsetan austeritate politikek bizi eta lan baldintzak kaltetzen dituzte etengabe.

Alderdi askotako sistema krisia orokorra jasaten dugu gaur egun : soziala, politikoa, ingurumenarena, zaintzena, geopolitikoa…. biziaren baldintzak berak zalantzan ematen dituena.

Zein izanen dira 2019ko gai nagusiak?
Urtero, bere legitimitateari buruzko kritikei buru egiteko xedez, G7ak aitzinera eramaten ditu aktualitate gaiak eta gomitatzen ditu jendarte zibileko eragileak eztabaidatzera. Errealitatean G7ko buruzagiek sekulan ez dituzte hitz hartutakoak bete. Gailurren bukaerako adierazpenek xede politak zerrendatzen dituzte baina sekulan ez dira neurri konkretu eta behargarriak bilakatu: garapenari laguntzak (Eskozia 2005), paradisu fiskalak (Irlanda 2013) edotamigrante eta errefuxiatuen eskubideen alde agertuz baina estatuen interesetan oinarrituta mugen kontrola indartzea defendatuz (Italia 2018), adibideak badira gainezka.

G7ko gailurra gertatzen deneko lurraldean zer?
G7a biltzen den lurraldean eta bitartean askatasun publikoak frango murriztuak dira, joan etorriak edo manifestatzeko eskubideak adibidez. Egiazko setio egoera eta polizi okupazioa itogarria inposatzen ditu zenbat egunez (15.000 militar eta polizia aurreikusiak).

Zergatik onartu behar genuke hori guztia ihardetsi gabe ?

G7aren eraginkortasunean nehork ez du gehiago sinesten. Nehork ez du gehiago onartzen. Debaldetako diru publiko xahutzea da eta aterabide hoberena bere disoluzioa da.

EHtik beste mundu bat sortzen
2019ko agorrilean Euskal Herrian iraganen den G7-ren aurka mobilizatzera goaz sinbolizatzen duen mundua errotik aldatu behar delako lehenbailehen. Beste mundu bat sortzea posible da eta premiazkoa da, eta Euskal Herritik ere norabide horretan ekarpena egitea dagokigu. Azken urteotan eredu aldaketaren aldeko mobilizazioak eta egitasmoak biderkatzen ari dira:aldaketa klimatikoaren aurka, mugikortasun eskubidearenalde, langileen eskubideen alde, feminismotik, kultur eta hizkuntza aniztasunaren alde, gerraren kontra eta bakearen alde….

Ildo honetan, G7aren presentzia errefusatzearekin batera, aldaketa sozialaren aldarriari hauspoa eman nahiko genioke.

Mobilizatuko gara beste eredu batzuen babesteko eta beste aterabide batzuk eraikitzeko, justizia soziala, elkartasuna eta berdintasuna oinarri eta errealitate konkretu izango dituen mundu baten alde ; jadanik martxan diren ereduak munduko lau izkinetan arlo hauentzat :

  • Esplotazioan oinarritutako logika kapitalistarekin hausteko.
  • Patriarkatuarekin eta sexuaren araberako lan banaketarekin amaitzeko.
  • Aldaketa klimatikoaren aurkako ekintza eraginkor eta ekosistemak errespetatzen dituen bizimolde berri baten alde.
  • Antinperialismoan, internazionalismoan eta herrien arteko elkartasunean oinarritutakomundu bat sortzeko bai eta nazioarteko harremanen desmilitarizazioaren alde ere.
  • Bizitza komunaren antolaketan lotura duen guztia demokratikoki erabakitzekoetaHerrien autodeterminazio eskubidea defendatzeko.
  • Kultura eta hizkuntza aniztasuna bermatzeko.
  • Arrazismoa mota guztien kontra borrokatzeko eta planetaren biztanle guztientzat eskubide guziak aitortzeko.

Deialdi honekin bat egiten duten eragile guziak gomitatzen ditugu plataforman integratzera eta dei egiten diegu hemengo nahiz kanpoko herritar guztiei mobiliza daitezen, 2019ko agorrileko G7-ren kontra ahal bezainbat indar bil ditzagun.

G7 EZ !
EHtik beste mundu bat sortzen
Euskal Herriko plataforma

 
Banner

TWITTER KI

 

 

VIDEO

+Video


xnxx xnxxx xnxx xnxx