|
“Son cosas chiquitas. No acaban con la pobreza, pero quizás desencadenen la alegría de hacer, y la traduzcan en actos. Y al fin y al cabo, actuar sobre la realidad y cambiarla, aunque sea un poquito, es la única manera de probar que la realidad es transformable” Eduardo Galeano
1. Sarrera Komite Internazionalistak 30 urte daramatzagu elkartasun internazionalistaren munduan eta herrialde ezberdinetako erakunde ezberdinekin harremanetan, beste herrialdeetako errealitateak eta borrokak ezagutzeko asmoz, errealitateak eta esperientziak aldatu eta joan eta etorrizko elkartasun bat aurrera eramaten, gure inguruan euren borrokak zabalduz eta bizi dugun mundu globalizatu honetako injustizia eta bidegabekeriak salatuz.
2. Brigadak; Zergatik eta zertarako? Mobilizazio ezberdinak burutzeaz gain (manifestazioak, desobedientzi ekintzak, etc.), sentsibilizazioak gure borroka moduen parte inportanteenetariko bat osatzen du. Sentsibilizazio kanpainak, formakuntza tailerrak, hitzaldiak, erakusketak, iritzi artikuluak, gizarte mugimenduen ordezkari ezberdinen bisitaldiak edo birak koordinatzen ditugu, etab. Munduko toki ezberdinetan egiten ditugun brigadak, erakunde bezala gure lanaren ezinbesteko atala direla kontsideratzen dugu, eta helburu hauek dituzte, besteak beste: - Bisitatzen ditugun herrien borrokak eta errealitateak zuzenean ezagutu; horretarako gure egonaldian euren esperientziak oso gertu biziko ditugu.
- Harremanetan gauden eta urte osoan zehar lan egiten dugun erakundeekin ditugun loturak sendotzeko.
- Urtez urte gero eta lagun gehiago gure erakundera hurbildu dadin eta bere borrokekin bat egin.
- Azken finean, gure itzulerako lanez bete gaitezen, itzultzen garenean transmititu dizkiguten errealitateen salaketa eta sentsibilizazio lanekin jarraitzeko.
Gainera, eta batez ere, gure helburu politikoekin bat datozen munduko bazter ezberdinetan borrokatzen duten lagun eta erakundeek eskatzen digutelako, gure elkartasuna eta babesarekin borroka komunenean jarraitu ahal izateko. 3. Brigaden norakoak: - Cuba (kontrapartea: Insituto Cubano de Amistad con los Pueblos )
- Venezuela (kontrapartea: Alexis Vive )
- Colombia (kontrapartea: Red de hermandad y solidaridad con Colombia )
- Brasil (kontrapartea: MST )
- Palestina (kontrapartea: Health Work Commitees )
4. Kontaktua eta epea apuntatzeko 2009ko brigaden kanpaina apirilaren 20an hasiko da maitzaren 19ra arte.
Bizkaia eta Araba:Kibilboko lokaletik pasatu (Calzadas de mallona 1 Casco viejo), astearteetan 19etatik 21etara. Hala eta guztiz deitu lehenago hurrengo telefonoetara:
Tel: Lokala 944790703 Mov: 699687087
Nafarroa deitu hurrengo telefonora: Tel: Lokala 944790703 Mov: 699687087
Gipuzkoan Brigaden aurkezpena hurrengo egunetan egingo da: - Apirilaren 30ean 19:30 etan (Txoko internazionalistan, Iruresoro plzan-Egia).Donostian. “Movimientos emergentes y resistentes en America Latina” bideoaren emanaldia eta brigadeen aurkezpena.
- Maiatzaren 14ean 19:30tan, Udal Liburutegiaren ekitaldi aretoan (San Jerónimo Kalea). Donostian. “Movimientos emergentes y resistentes en America Latina” bideoaren emanaldia eta brigaden aurkezpena.
Gipuzkoako telefono kontaktua: 692 02 56 44
|