Portada Brigadak Brigada Palestina Bloga Beti izango dugu Al Quds
Beti izango dugu Al Quds PDF Inprimatu Email
Brigada Palestina
2010/08/23

[Koldo Sagasti] Berriro ere sargori-zaplasteko batek egin dit ongietorria Tel Aviveko aireportura eta oinak lurrean jartzearekin batera egin dut topo errealitatearekin. Uniformatu batek honezkero harritu behar ez nindukeen galdera sorta egin dit: zer asmo dudan; nora joan behar dudan; non hartu behar dudan ostatu; lagunik ote dudan Israelen; nola duten izena gurasoek, aiton-amonek… (jatorri arabaiarrik ez dudala egiaztatzeko). Lehenengo itaunketa pasata, bigarrena. Hor ere lehiatilaz bestaldeko neska marisargentoak diskoteka batean galtzerdi txuriak jantzita sartzen saiatzen arituko banintz bezala sentiarazi nau. Irribarrerik faltsuena dedikatu diodan arren ez omen dut asmatu aparte jarri bainau espezialista batek hirugarren galdeketa bat egin ziezadan. Azkenean, suzko proba gaindituta, aireportutik atera eta ahal bezain agudo taxi kolektiboa, sherut-a, hartu dut Al Quds-era. Jerusalemerako furgonetan motxila sartu eta libre geratzen ziren bi eserlekuetako batean egokitu naute. Halako batean, abiatzear geundela, bikote bat iritsi da, itxuraz juduak, eta muturbeltzez hitz batzuk zuzendu dizkiote gidariari hebrereeraz. Gidariak motxila berriz aterarazi eta kalegorrian utzi nau iritsi berriak sar zitezen. Hurrengo garraioaren zain gelditu naiz, marmarka, eta pentsatzen nik zutabe bat idazteko moduko pasadizo interesgarria izango dudala baina palestinarrek egunero egin behar dietela aurre horrelako umilazioei.

Oztopoak oztopo, azkenik, heldu naiz helmugara, Jerusalemeko alde zaharrera, arabiarren Al Qudsera, eta jarri ditut berriz oinak lurrean, milaka istorio eta borroken lekuko izan diren karrika errebueltatsuetan. Eta ibili naiz zoruko harri zabal milenarioen gainean, zapalduaren zapalduaz zailduta, milaka urtez milaka oinek zanpatu arren hor tinko eta mugiezin dirautenak. Harlauza horiek bezalakoak dira palestinarrak.

 
Banner
 
palestina
Azken urteotan Palestinako brigada PCHR (Giza eskubide zentroa) eta Health Work Commitees-en bitartez bideratu da. Horrela, errealitate politiko eta sozialaren ikuspegi ahalik eta osatuena izan zezaten, alderdi politiko, sindikatu, emakume elkarte eta preso politikoen elkarteekin elkarlanean jardun da. Brigadak uztaila eta abuztuan zehar burutu dira, Palestinako inguru ezberdinetan: Belen, Ramala, Nablus, Gaza...

Blog Palestina irudiak