Oh marinela! PDF Inprimatu Email
Brigada Palestina
2010/08/16

Oh, marinela
 
Marinela, behiala zena
iadanik ez du nor zen gogoratzen.
Bere benetako aberria oroitu nahi zuen,
baina ohartu zen ez zela ezertaz oroitzen,
bere aberria ez zela esistitzen beretzat.



 
Bazekien ifarraldeko halako kalan
zein koloretakoak ziren oskorriak,
zein suabea zen sartzea gau zarratuan
eta bere arima itsasuntzia irekitzen zuen
uraren murmurioan sostengaturik,
hegoaldeko portu handi batera,
non behiala iragan bat izan zuen,
zoriontsua agian...
 
Urte eta urteetan barrena,
egunik egun,
marinelak amets etengabe
bere sorterri berria eraikitzen zuen.
Hasieran paisaiak kreatu zituen, gero ziutateak sortu zituen,
kaleak  eta zeharbideak sortu zituen gero,
banan banan, bere arimaren materiaz zintzelatuaz,
hausorik hauso, kaietako harresitaraino,
non gero portuak eraiki zituen.
 
Banan banan kaleak,
eta ibiltzen eta leihoetarik begiratzen
zituen jendea...
Jendea ezagutzen hasi zen,
doi-doi berrezagutzen zuenaren gisan.
 
Ametsezko harri bat imiintzen zuen egunero
bere iragana zenaren edifizio horretan.
 
Marinela, behiala zena
iadanik ez du nor zen gogoratzen.
Bere benetako aberria oroitu nahi zuen,
baina ohartu zen ez zela ezertaz oroitzen,
bere aberria ez zela esistitzen beretzat.
 
Amestutako lurrak nun daude?-galdetzen zuen marinelak
Portua sekula aurkitzen ez duten untziak gera- erantzun zion kapitainak
 
Jainkoak ene ametsak debekatu ote ditu?
Aske ez zaren bitartean, hire ametsak ez dute bizia hartuko.
 
Itzul zaitez zeure ametsara...oh, marinela
 
 
 
Fernando Pessoaren Oh, marinheiro liburuan oinarrituako istorioa
 

 
Banner
 
palestina
Azken urteotan Palestinako brigada PCHR (Giza eskubide zentroa) eta Health Work Commitees-en bitartez bideratu da. Horrela, errealitate politiko eta sozialaren ikuspegi ahalik eta osatuena izan zezaten, alderdi politiko, sindikatu, emakume elkarte eta preso politikoen elkarteekin elkarlanean jardun da. Brigadak uztaila eta abuztuan zehar burutu dira, Palestinako inguru ezberdinetan: Belen, Ramala, Nablus, Gaza...

Blog Palestina irudiak