Portada Brigadak Brigada Brasil Bloga COPAVI-tik "Padre Josimos Akanpamedura"
COPAVI-tik "Padre Josimos Akanpamedura" PDF Inprimatu Email
2007/08/27
15ean COPAVI izeneko kooperatiba bisitatu dugu. 1993an okupatu zuten 66 familieK eta 1998. urtera arte gatazka desberdinak jasan zituzten, lurren jabearekin eta baita auzokideekin ere. 15ean COPAVI izeneko kooperatiba bisitatu dugu. 1993an okupatu zuten 66 familieK eta 1998. urtera arte gatazka desberdinak jasan zituzten, lurren jabearekin eta baita auzokideekin ere.
Izugarria da kooperatiba honek 11 urtetan izan duen garapena, esnea, esnekiak, ortuko barazkiak, okela eta kanhatik ateratako produktuak hoien artean katxasa (Brasileko edari nazionala)ekoizten baitituzte.
Harrera, kooperatibako presidenteak egin digu eta azaldu digun moduan bere kargua konsensoz erabaki zen, ez zen inolako bozketarik egin. Bere kargua sinbolikoa da merkatuan aritzeko beharrezkoa baita presidente bat egotea kooperatiban.
Bisitako gidaria izan zen gazte jakituna, kooperatibako harreman publikoetaz arduratzen da. Maringako Unibertsitateko Geografiako 40 bat ikaslerekin egin dugu bisita. Gu han egoteak interes nabarmena sortu zuen gazte hauengan.
COPAVI-ko langileak talde autosufizienteetan daude antolatuta, prozesuaren pausu guztiak euren menpe daude:lehengaietatik azken kontsumitzaileari produktua saldu arte. Kasu berezietan erabakiak kontseilura eramaten dira, kontseiluko partaideak iharduera bakoitzeko bozeramaileez daude osatuta.
Kooperatibako funtzionamenduaren arabera gizonek 8 ordu egiten dituzte lan, emakumeek aldiz gutxienez 4. Ales-ek, gure bisitako gidariak, azaldu zigun moduan, alde batetik mugimenduaren printzipioak daude, baina ahaztezina dena Brasilgo gizartea oraindik nahiko matxista dela da.

Gaua kooperatibatik gertu dagoen asentamenduan igaro dugu, bikoteka banatu gaituzte kooperatibako kide guztiek gure elkartasuna sentiarazi ditzaten.
Hurrengo goizean kooperatibako koordinadore batek asentamendua izateko denbora gutxi falta zaion akanpamendu batera eraman gaitu, "Padre Josimos Akanpamendua". Okupazioa orain dela 10 urte egin zen 42 familiek parte hartu zutelarik. Hoietatik 7 familiak kolektiboa osatzen dute, besteak kolektibotik kanpo antolatzen dira.
20 urtez hutsik egon diren eta bere garaian esklabuen (gaur fabeletako bizilagunak) barrakoiak izan ziren erakinak kolektiboak etxebizita moduan erabiltzen ditu.
Azaldu ziguten bezela okupazioa oso gogorra izan zen (zauritutako jende ugari), lurren jabeen etxebizitak narkoek (droga, arma eta menhinos da rua-ekin trafikatzen zutenak) okupatu zituzten eta mugimenduaren okupazioa narkoak han egonda antolatu zen.

MST-ak dituen akanpamendu eta asentamendu gehiago ezagutzeko irrikitan gaude. Gure brigadak aurrera jarraitzen du.

BRASIL, VASCO, AMERICA LATINA
NOSSA LUTA PELA TERRA É INTERNATIONAL!

OCUPAR, RESISTIR, PRODUCIR
 
Banner
 
brasil
Brasilgo brigada uztaila edota abuztuan egin izan da eta brigadistek MST-ren antolakuntza era eta borroka ezagutzeko beta izan dute, baita bizi duten errealitate gordina ere.

Blog Brasil irudiak