Portada Brigadak Brigada Bolivia Bloga Asanblada feminista eta tailerra
Asanblada feminista eta tailerra PDF Inprimatu Email
2009/07/23

La Paz-en emakume iraultzaile ugari ezagutu ditugu, Julieta Paredes-ek aurkeztutakoak. Emakume hau Mujeres Creando-ko sortzaileetariko bat da, 2000. urte inguruan eragile honetatik atera zena, atzetik beste batzuk izanik. Izan ere, berauek ezeztatu arren, diru laguntzak jaso dituztela eman zigun aditzera, batik bat, Eusko Jaurlaritzatik bertatik.

Horrela, egun La Paz-en 30 emakume inguruk osatzen dute Asanblada Feminista, baina baita Cochabamban (50 emakume),  Sucren (10 inguru) eta baita Beni, Oruro eta Santa Cruz-en ere badaude.

Beraien lanen artean, komunitate feminismoaren teorizazioa dago, esan beharra dagoelarik, herrialde honetan komunitate printzipioa arlo guztiei ari zaiela aplikatzen (ekonomia komunitarioa, justizia komunitarioa…). Oinarrian ayllu edo aitzindari quechua eta aymaren komunitatea dago, nekazal guneetako egitura politikoak hain zuzen, gaur egun ere mantentzen dena eta gobernu berriarekin apur bat indartzen ari dena. Feministon arabera, beraz, komunitatea da egitura guztien paradigma, eta Europako feminismoaz ezberdintzen dituena, nahiz eta dioten ez dutela bere influentzia baztertzen guztiz. Horrela chacha-warmi edo hurrenez hurren gizon eta emakumeen arteko harremanari itzulia egin behar zaiola uste dute, izan ere chacha edo gizona warmi edo emakumearen gainetik dago arlo guztietako komunitateko erabakietan eta horizontalitatea sortu behar dutela uste dute, izan ere konplementarioak dira hauek biak.  Kontzeptu honen inguruan dabiltza beraz lanean,” Hilando Fino” deritzon Julieta Paredes eta Victoria Aldunate-ren idazlanean.

La Paz-en bertan La Carcajada txokoa dute eta baita lanean dihardute beste espazio berri bat eraikitzen, nazioartetik datozen emakume taldeei non lo egin bilatzeko.

Horrela, behin Cochabamban gaudela, “taller feminista entre mujeres” ospatu zen pasa den larunbatean egun osoan zehar, non emakume talde bik elkar aldatu zituzten ikuspuntu eta bizipenak, izan ere, Sueziako herri eskola bateko emakumeak gonbidatu zituzten. Horrela, lehenik eta behin ibilbide historikoa egin zuten bi taldeok, emakume borrokalari historikoak berreskuratuz: yaguarrak hiltzeko gai ziren emakume amazonikoetatik hasi eta gaur egun arte. Izan ere, beraien printzipioetan “atzera egin eta aurrera ekarri” garrantzitsua da, hau da, Andeetako feminismo propioa sortzea, beraien amamen pentsaera eta ekite libertarioa eta indigena errealitatetik urrunago zeuden emakume kriolloen ekinak berreskuratu eta forma berri eta berezkoak sortzea. Horrela, 1789an garrantzitsu izan zen Bartolina Sisa gogoratu ziguten, koka orria saltzen zuena eta behin Tupac Katari preso hartu zutela, ejerzitoa zuzendu zuena, edota Juana Azurduy, Boliviaren independentzia gerran parte hartutakoa.

Honen ostean, emakumearen egoera bi herri hauetan nolakoa den irudikatu genuen hainbat antzerki bidez, eta baita emakumeen borroka nagusiak ere.  Gainera, sexualitate tailerra aurkeztu zuten Sueziako emakumeek eta guztiok barre egin genuen, esperientzia izugarria izanik batez ere bertako emakumeentzat, zeinak ez duten inoiz baginaren inguruan entzun.

Baita ere kontatzen ziguten asanbladako emakumeek musika talde baten oinarrian sortu zela feminista taldea Cochabamban, izan ere, musika tradizionala emakumeek jotzea ez dago ondo ikusia eta hauek chacha-warmi-aren berdefinizioan ari dira. Diote, baita ere, feminismo kontzeptua bera, gizarte patriarkala dela eta ez dagoela ondo ulertua eta emakume askok diskurtsoa izan arren ez dutela feminista kontsideratzen beren burua. Horregatik, elkar ulertzeko emakume borroka erabiltzen dute, eta diote esperientzia ona izan dela hizkuntza berria sortu izana beren eskubideen alde borrokatzen duten emakumeak biltzeko.
 
Banner
 


2006an Komite Internazionalistetako bost laguneko ordezkaritza bat han bertan abiatuta zegoen aldaketa politiko sakona hurbiletik ezagutzeko asmoz Boliviara bidaiatu zen. Delegazioaren lehentasuna oinarrizko gizarte mugimenduak ezagutzea eta beti sortzen den bi herriren arteko elkartruke aberasgarria berpiztea izan zen. Helburua lortu genuen, hamaika kolektibo ezberdinekin (emakumezkoak, indigenak, sindikatuak, komunikabide alternatiboak...) egoteko aukera izan genuen eta horretaz gain, gaur onartutako Konstituzio berriaren estatua bersortzeko prozesu politiko eta instituzionalaren lehenengo pausuak ezagutu genituen Sucren Asanblea Constituyente lehen aldiz bildu zenean.

Zapalkuntzaren 500 urte ondoren, Boliviako eraldaketa sozial eta politikoa bultzatzen duen prozesuak bizirik dirau eta  benetako protagononistak herria eta herri mugimenduak direla ezin dugu ahaztu.

Blog Bolivia irudiak