Bihar hasiko da Emakumeen Mundu Martxako IV. Nazioarteko Ekintzako Europako bira Kurdistanen Imprimir
05/03/2015

+Video

Emakumeen Mundu Martxako IV. Nazioarteko Ekintzako Europako bira bihar hasiko da Kurdistanen, Emakume kurduei omenaldia egiteko modu bat izango da, burujabetza eta antolakuntza feministaren eredu bihurtu baitira. Zehazki, Kobane Estatu Islamikoaren erasoaren aurrean babesteko autodefentsa unitateetan aritu diren emakume gerrillariei elkartasuna eta babesa helarazi nahi diete.

Zortzi hilabetez karabana feministak Europa zeharkatu ostean, urrian amaituko da Portugalen. Euskal Herritik irailaren 28tik urriaren 4era pasako da, eta ekintza andana egingo dute “Gure gorputzak, gure territorioak. Martxan jarraituko dugu denok aske izan arte!” lelopean. Martxaren sinbolo nagusia haziak izango dira, herri eta emakumeentzat ezinbestekoa den elikaduraren burujabetzaren borroka irudikatzeko, nahiz eta aldarri anitzak batuko zaizkion.