Hitzaldia Bilbon: Venezuelako prozesu iraultzailea feministaren ikus puntutik Imprimir
07/12/2014

Veneuzela, feminismoBILBO. Hitzaldia "Una mirada feminista al proceso revolucionario de Venezuela" Ostiralean, Abenduak 12. 19:30etan. Zirika! (Ronda kalea, 12)
Datorren ostiralean, abenduaren 12an, Venezuelako Marianela Tovar feminista eta sexu aniztasunaren inguruko ekintzailea izango dugu gurekin Zirika! herri gunean. Marianelak urteak daramatza ezkerreko erakundeetan militatzen, eta gaur egun Contranatura taldean parte hartzen du.

Marianela Tovar, historialaria eta Venezuelako Unibertsitate Zentraleko irakaslea da. Venezuelako herriak aurrera daraman prozesu iraultzailea sarritan analizatu eta beti jarraitu izan dugu interes handiarekin, elkartasunez, eta ikuspuntu aktibo eta kritikoarekin.

Kasu honetan herri honen errealitatea ikuspegi eta proposamen feministatik ezagutzeko aukera ezinhobea izango dugu, berau munduaren edozein lekutan aldaketa erradikalak aurrera ateratzeko ezinbestekotzat jotzen baitugu. Elkartrukatu, alderatu eta eztabaidatu dezagun bada, gizarte feministaren aldeko bidea eraikitzeko, gizarte librea hain zuzen ere.