16/11/2012 |
Atzo Komite Internazionalistak eta Askapena Euskal erakunde internazionalistak “La lluita a la motxilla” dokumentala proiektatu zuten gatazka gunean(Ronda 12, Bilbo). 40 pertsona elkartu ziren 80. hamarkadan El Salvadorren eman zen borroka armatuaren inguruan doan dokumental hau ikusteko.
Dokumentala hiru emakume internazionalisten historian zentratzen da, bi kataluniakoak eta beste bat Euskalduna. Emakume hauek bere bizitza pertsonala alde batera utzi eta El Salvadorrera abiatu ziren herri honekin bere askatasunagatik borrokatzeko. Beste herri batean
|
Leer más...
|
|
12/11/2012 |
Hurrengo asteazkenean, azaroak 14, Europa mailan mobilizazio egunerako deialdiaren baitan, hainbat herritan(Grezia, Milan, Portugal, Espainar Estatua…) Greba Orokorrak deitu dira. Mobilizazio hauek krisi egoera aitzakia hartuta kapitalismoa bultzatzen ari den politika antisozialei erantzuteko burutuko dira, jakina zenez.
Hego Euskal Herrian irailaren 26an Greba Orokorra egin genuen zenbait euskal sindikaturen deialdiari erantzunez. Hilabete ondoren sindikatu hauetako gehienak ez dira deialdira gehitu, agenda propioaren beharra eta fase eraikitzaile batean sartzearena aipatuz. 26ko Greban parte hartu zuten beste zenbait sindikatuk, ordea, grebarako deialdia luzatu dute oraingoan ere.
|
Leer más...
|
08/11/2012 |
Asteburu honetan Egian (Donostia) Gune Askea antolatu du gazte asanbladak. Hiru egunez, bertako Plaza Haundin krisi kapitalistaren eta bere zapalkuntzaren aurrean alternatiba badagoela argi uzteko asmoz burutuko da, bai eta gazteentzako gune falta aldarrikatuz ere.
Gune aske honetan 3 egunez bizi eta orotariko ekintzak egingo dituzte: hitzaldi, dokumental, ekintza eta jolasak. Honen baitan, igande eguerdian Kolonbiar gatazkaren inguruko hitzaldia egongo da, Komite Internazionaliston eskutik. Bertan gatazka honen gakoak azaldu eta uneko egoeraz mintzatuko gara. Animatu eta etorri Egiako Gune Askera!
Hona hemen egitaraua:
|
Leer más...
|
29/10/2012 |
Atzo Urriak 28 Potemkin zineforuma Sergei Einsensteinen “Urria” filma proiektatu zuen. Hiru hilabete eta gero zineforuma bueltan da eta hemendik aurrera hilabete guztietako azken igandeetan kalitatezko zinema politikoa proiektatuko du. Orain negua eta eguraldi txarra datorrela, aukera hona zinemaz gozatzeko!
Atzo Gatazkan elkartu ziren zinezaleak Einsenstein zuzendari Sobietarraren goi mailako lana ezagutzeko aukera izan zuten. “Urria” filma errusian 1917n emandako gertaera guztiak kontatzen ditu, Nikolas II zar zenaren abdikaziotik Urrian iraultza Boltxebikea poterera heldu arte.
|
Leer más...
|
24/10/2012 |
Udako etenaldiaren ostean, Potemkin zineforuma bueltan izango da Urriaren 28an. Sergei Eisensteinen “Urria” proiektatuko da. Komite Internazionalistak erakundeak antolatutako zikloa hilabete guztietako azken igandeetan kalitatezko zinema politikoa proiektatzen jarraituko du.
Eztabaidarako eta zinema kritikorako esparru bat, horrela esan ahal zaio ekimen horri. Hilaren azken igandeetan, Komite Internazionalistak erakundeak filma bat proiektatuko du, hausnarketa eta eztabaidarako leku bat sortzeko. Film bakoitzak gaia proposatuko du errealitate ezberdin bat islatzeko. Balio artistikoa eta zinematografikoa dituen filmak aukeratuko ditugu eta aldi berean ikuspuntu kritiko batetik gizartea aztertzen dutenak. Debatea sortzeko filmak Bilboko
|
Leer más...
|
|
|
|